Miðvágur

Wikipedia, Entziklopedia askea
Miðvágur
bazter-herria
Miðvágur, Faroe Islands (2).JPG
Administrazioa
Herrialdea Faroeak
Eskualde autonomoa Faroe Uharteak
Posta kodeaFO 370
Geografia
Koordenatuak62°03′04″N 7°11′38″W / 62.0511°N 7.1939°W / 62.0511; -7.193962°03′04″N 7°11′38″W / 62.0511°N 7.1939°W / 62.0511; -7.1939
Midvagur on Faroe map.png
Demografia
Biztanleria1.130 (2020ko urtarrila)
Adierazpen errorea: Ustekabeko < eragileaEspresio akatsa: Ez dago operadorerik -(r)entzat
Informazio gehigarria
Hiri senidetuakReykjanesbær
http://www.faroeislands.dk/pages/MidvagurIndex.htm

Miðvágur (danieraz Midvåg) Faroetako Vágar eskualdeko herri handiena da. Uharetaren hegoaldean dago kokaturik eta Vágar udalerriaren parte da.

Etimologia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Miðvágur izenak "erdiko badia" esan nahi du.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Izen bereko badiaren ertzean kokaturik dago herria, Reynsatindur mendiaren azpian. Mendebaldean Faroetako aintzirarik handiena den Sørvágsvatn dauka, honen urak 30 metrotako Bøsdalafossur urjauziarekin iristen diren itsasora.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bikingoen Arotik populatua izan da, hori erakutsi dute indusketek. Balearen arrantzarako kokapen egokia izan duenez hau izan da bere jarduerarik garrantzitsuena historian zehar. 1899an Faroeetan ezagutu den balea ehiza handiena egin zen bertan, egun bakarrean 1.300 balea ehizatu baitziren.

1915etik aurrera Miðvágur udalerria izan zen baina 2009an Sandavágurrekin bat egin eta Vágar udalerria sortu zuten, uhartearen zatirik handiena hartzen duena.

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Kálvalíđ: Erdi Aroko etxe bat da. Ziurrenik Faroe uhartediko zaharrena. Gaur egun museo bihurturik dago.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]