Midasen epaia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Midasen epaia. Apolo eta Marsias arteko lehiaketa musikala
Jatorria
Sortzailea(k)Giovanni Battista Cima da Conegliano (en) Itzuli
Sorrera-urtea1507 (egutegi gregorianoa)
IzenburuaThe Judgement of Midas. The Musical Contest between Apollo and Marsyas eta Midas' dom ved Apollons og Marsyas' musikalske væddestrid
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura
Dimentsioak43 (altuera) × 73 (zabalera) cm
Genero artistikoamargolaritza mitologikoa
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Kokapena
LekuaDanimarkako Galeria Nazionala
Burlington House (en) Itzuli (1930)
Kunstforeningen (en) Itzuli (1891)
BildumaDanimarkako Galeria Nazionala
InbentarioaKMS4514
JabeaAdam Gottlob Detlev von Moltke (en) Itzuli eta Danimarkako Galeria Nazionala

Midasen epaia. Apolo eta Marsias arteko lehiaketa musikala Cima da Conegliano margolari italiarraren oholtza gaineko olioa da. 1507-1509 urtetan egin zuen. Gaur egun Danimarkako Statens Museum for Kunst museoan ikus daiteke. Lanak Midas erregea Apolo eta Marsias satiroaren artean erakusten du; azken biak lehian daude ea nork musika-tresna hobeto jotzen duen ikusteko.

Gaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren oinarria gertaera mitologikoa da. Apolo eta Marsias satiroa haien arteko lehiari ekin zioten ikusteko zeinek jotzen zuen hobeto. Gertaeraren inguruan bertsio desberdinak ezagutzen dira: batzuek Midasek bere iritzia eman zuela diote, hori inork eskatu gabe; bestetzuek lehian epaile moduan aritu zela diote eta bigarren bertsio hori da, alegia, margolanean erakusten dena. Dena dela, bi bertsioetan amaiera berdina da: Midasek Marsiasen alde egin zuen eta, ondorioz, Apolo erabat haserretu zen.[1]

Paisaia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanaren erdian lau pertsonaia ikusten dira eta atzean hiri inguruko baten paisaia, margolariaren garaikidea. Eszena erabat ohikoa da; ez dirudi ezer berezirik gertatzen ari denik: atzean zaldun bat zaldiz paseatzen ari da, uretan ontzi bat dabil, ikusle bakarra dago lehia ikusten...

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]