Satiro
Itxura
Satiro Greziar mitologian, basoetako jeinua, erdi gizona erdi animalia, giza enborra eta aurpegia, aker-zangoak, adarrak eta isatsa zituena. Erromatarrek beren faunoekin berdindu zituzten satiroak. Dionisoren jarraigokoak bide ziren eta sexu-instintu gordinenak irudikatzen zituzten. Ardoa edaten, jostatzen, dantzan eta ninfen atzetik ibiltzen ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.