Mikel Laboa (Delorean)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikel Laboa
Delorean taldearen Estudioko grabazioa
Argitaratze data2017
DiskoetxeaElkar

Mikel Laboa 2017an plazaratutako Delorean taldearen estudioko grabazioa da. Mikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa. Bertsio elektronikoak dira, oinarri gisa 2008an hil zen Donostiako abeslariaren ahotsa erabiliz. Taldearen bederatzigarren diskoa izan zen. Azala Jose Luis Zumetaren lana da. Diskoa zuzeneko espektakulu batean oinarritu zen.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Laboaren estilo abangoardista erabiliz Zarautzeko indie-rock elektroniko estiloko taldeak bariazioak eta aldaketak sortu zituen. Elementu berri asko sortuz, funtsean Laboaren lana nabarmendu nahi zuten. Orokorrean, oso disko hipnotikoa da.[1]

Musikariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kantuen zerrenda[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Guztiak Mikel Laboaren kanta ezagunen bertsioak dira:

  1. 01 - "Kantuz"
  2. 02 - "Dialektikaren laudorioa (Lekeitio 3)"
  3. 03 - "Komunikazioa-inkomunikazioa (Azken pasartea, "Ez""
  4. 04 - "Denbora galduaren bila"
  5. 05 - "Bentara noa"
  6. 06 - "Orreagarako introa"
  7. 07 - "Orreaga (Lekeitio 6)"

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]