Delorean

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Delorean
Delorean 7.jpg
Delorean Williamsburg Brooklynen
Datuak
Jatorria Zarautz (Gipuzkoa)
Musika mota Indie, indie pop, elektronikoa
Urteak 2000 - egun
Produkzioa
Diskoetxea(k) Mushroom Pillow, Matador Records, True Panther Sounds
Arts & Crafts México
Taldekideak
Igor Escudero
Guillermo Astrain
Unai Lazkano
Ekhi Lopetegi
Lehengo taldekideak

Tomás Palomo
Informazio gehigarria
MusicBrainz 56c9c56a-3ffc-4489-95f0-c93cb222f1e9
Deloreanen Myspacea

Delorean Zarautzen sortutako, baina Bartzelonan bizi diren indie-rock elektroniko estiloko musika taldea da. 2000. urteko martxoan sortua, AEB, Espainia, Errusia, Frantzia, Alemania, Norvegia eta Mexikoko zerrendetan egon den taldea dugu. Ingelesez abesten dute.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2000an Zarautzen (Gipuzkoa) 4 lagunek sortu zuten taldea; Ekhi Lopetegi (ahotsa eta gitarra), Unai Lazkano, Tomas Palomo eta Igor Escudero. Hasiera batean emo-rock musika egiten bazuten ere, azkar pasa ziren pop-rock elektronikoaren eszenara. Diskotik-diskora eboluzionatzen joan den estiloa dugu Deloreanek jotzen duena. Disko ezberdinetan honako musika estiloak nahastu ditu bandak: alternative, electro, techno, indie, after-punk, new wave eta house-a besteak beste. Joy Division, Radio 4 edota New Order eta The Cure ditu influentziazko bandak.

2009an kaleratu zuten Ayrton Senna EPak "dantzarako musikaren" estiloan sartzen da. Azken album honetako Seasun abestiak single onenaren saria eta album osoak musika berri onenaren sariak jaso zituzten Pitchfork aldizkariaren eskutik[1][2]. Ayrton Senna albumak ere, NME, The Fader, The Guardian, XLR8R, ABC News eta MTV komunikabideen aipamen zoragarriak izan ditu.

2008az geroztik, abesti propioak konposatzeaz gain, Lemonade, Franz Ferdinand, The Mistery Jets edota The Big Pink bezalako taldeen abestien bertsioak egin dituzte.

2013ko urrian bahiketa birtual bat jasan zuten Mexiko Hirian.[3]

Diskografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanta arrakastatsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • NYGAPS (Delorean, 2004)
  • Metropolitan death 3 (The Metropolitan Death EP, 2005)
  • As time breaks off (Transatlantic KK, 2007)
  • Deli (Ayrton Senna EP, 2009)
  • Seasun (Ayrton Senna EP, 2009)

Beste artisten bertsioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. pitchfork.com
  2. www.pinpointmusic.com
  3.   Goikoetxea, Garikoitz (2013-10-09) «Bahiketa igarota, etxerako bidea hartuko dute Deloreaneko kideek» Berria .
  4. (Gaztelaniaz)  «Delorean - Subiza» Discogs . Noiz kontsultatua: 2018-05-18 .
  5. (Gaztelaniaz)  «Delorean - Apar» Discogs . Noiz kontsultatua: 2018-05-18 .
  6.   Mikel Laboaren lanean oinarritutako diskoa argitaratuko du Delorean taldeak . Noiz kontsultatua: 2017-10-11 .
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Delorean Aldatu lotura Wikidatan