Mikel Larunbe
| Larunbe | ||||
|---|---|---|---|---|
| Izen osoa: | Mikel Larunbe García del Castillo | |||
| Jaiotza data: | 1993ko otsailaren 1a (32 urte) | |||
| Jaioterria: | Galdakao (Bizkaia) | |||
| Pilotaria | ||||
| Modalitatea: | esku huskako pilota | |||
| Egungo enpresa: | Asegarce | |||
| Postua: | atzelaria | |||
| Altuera: | 1,92 m | |||
| Pisua: | 85 kg | |||
| Debutatze data: | 2013ko urtarrilaren 5a | |||
| Debutatze pilotalekua: | Bizkaia (Bilbo) | |||
| Erretiratze data: | 2022ko abenduaren 2a | |||
Mikel Larunbe García del Castillo, pilota arloan Larunbe deituraz ezaguna (Galdakao, Bizkaia, 1993ko otsailaren 1a), esku huskako pilotari profesional ohia da. Atzelari aritzen zen, Baiko Pilota enpresarekin. Pilotari garaiko estatistika ofizialetan jasota dagoenez, 1,92 m luze da, eta 85 kilo pisatzen du. Profesionaletako lehendabiziko partida 2013ko urtarrilean jokatu zuen, Bilboko Bizkaia pilotalekuan.
2022ko abenduan, Baiko Pilotarekiko kontratua amaitzearekin batera, agur esan zion bere ibilbide profesionalari.[1] 2020ko greban, Larunbe greba komiteko kide izan zen, Ibai Zabalarekin batera.[2] Pilota profesionaletik erretiratu ondoren Larunbek adierazi zuenez, azken urteetan enpresak baztertu egin zuen, batez ere kontratuaren azken urtean, non ez baitzuten Larunberen partidarik telebistaz eman.[1][3]
Kirol lorpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Esku huskako pilotan, hauek ditu lorpen nagusiak:
Profesionaletan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2017ko binakako txapeldunordea, Oinatz Bengoetxea aurrelaria lagun.
- 2015eko Promozio mailako binakako txapeldunordea
Amateurretan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2012ko El Diario Vasco torneoko txapelduna
- 2010eko GRAVN lehiaketako txapelduna
- 2010eko Euskal Herriko txapelduna
Txapelketa nagusietako finalak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Binakako txapelketa nagusia
| Urtea | Txapelduna | Txapeldunordea | Puntuazioa | Pilotalekua |
|---|---|---|---|---|
| 2017 | Irribarria-Rezusta | Bengoetxea VI.a-Larunbe | 22-14 | Bizkaia |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b «Mikel Larunbe: “Azken urteetan profesionalki baztertua egon naiz, batez ere joan den honetan”» EITB 2022-12-05 (kontsulta data: 2025-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Guinea, Luis. (2020-10-31). «Los 229 días del conflicto de Baiko y sus pelotaris» diariodenavarra.es (kontsulta data: 2025-12-05).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vico, Igor G.. (2022-12-09). «Mikel Larunbe: "Me he sentido maltratado y condenado por Baiko"» Diario de Noticias de Navarra (kontsulta data: 2025-12-05).