Mikel Lizarralde (igarlea)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau mediuma dela dioen urretxuarrari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mikel Lizarralde (argipena)».
Mikel Lizarralde (igarlea)
Bizitza
JaiotzaUrretxu, 1978 (45/46 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
euskara
Jarduerak
Jarduerakmediuma
mikellizarralde.es

Mikel Lizarralde Goenaga (Urretxu, 1978) bere burua igarle eta medium gisa aurkeztuz lan egiten duen pertsona da. Familia baten laugarren semea, ama azpeitiarra eta aita azkoitiarra ditu.

Ustezko gaitasunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espirituak ikusteko eta sentitzeko ahalmena omen du, eta berak kontatzen duenez, 11 urtekin gertaera desberdinak gertatu aurretik sentitu zituen: pertsona baten heriotza, izeba baten etxeko sutea... 23 urtekin Montrealera joan zen, John eta Marilyn Rossner-ek zuzendutako Spiritual Science Fellowship elkartera ikastera[1], batzuek iruzurtzat jotzen duten ikasketa eta titulazioa[2].

Kontsulta dauka Donostian eta garai batean, bezeroak zetozkionean, haiekin eta espirituekin komunikazioa ezartzeko eskuetatik eusten zien. Baina 2020-2021 urteetan, Covid-19 pandemiaren garaian, hori ezinezkoa zenez, berdin funtzionatzen omen du metodoak (berak aitortu duenez) eskurik ukitu gabe; edo are gehiago online saioen bitartez Australiako edo Estatu Batuetako bezeroekin[3].

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Un nuevo mensaje, Bartzelona: Vergara (Ediciones B), 2021. ISBN: 978-84-18045-08-0.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. infoberri.com. «Niri buruz - Medium Igarlea Mikel Lizarralde» www.mikellizarralde.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  2. (Ingelesez) «Por La Boca Muere El Pez» javarm.blogalia.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).
  3. (Gaztelaniaz) «Mikel Lizarralde: «Sé cuándo voy a morir, me vino mi funeral»» El Diario Vasco 2021-03-08 (Noiz kontsultatua: 2021-03-16).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]