Urretxu

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu

Urretxu

 Gipuzkoa
Urretxu eta Zumarraga, atzealdean Irimo mendia dutela.
Urretxu eta Zumarraga, atzealdean Irimo mendia dutela.

Urretxuko armarria

Izen ofiziala Urretxu
Estatua
Erkidegoa
Lurralde Historikoa
Eskualdea
Espainia
Euskal Autonomia Erkidegoa
Gipuzkoa
Urola Garaia
Alkatea Jon Luki (EAJ)
Herritarra urretxuar
Koordenatuak 43°5′N 2°18′W / 43.083°N 2.300°W / 43.083; -2.300Koordenatuak: 43°5′N 2°18′W / 43.083°N 2.300°W / 43.083; -2.300

Gipuzkoa - Urretxu.svg

Eremua 16,88 km2
Garaiera 356-896 m
Distantzia 53 km Donostiara
Posta kodea 20700
Biztanleria 6.940 bizt. (2013)
Dentsitatea 411,14 bizt./km²
Sorrera 1383 abenduaren 11
http://www.urretxu.eus/

Urretxu Urola Garaian (Gipuzkoa), Irimo mendiaren magalean kokaturik dagoen udalerria da, 6.812 biztanle (urretxuarrak) eta 7,9 km² dituena. Urola ibaiak banatzen ditu Urretxu eta Zumarraga.

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urola ibaiak banatzen ditu Zumarraga eta Urretxu. Orobat, Antzuola eta Legazpi mugakide ditu.


Urretxu eta Zumarraga udalerriak 2008. urtean Irimo mendiaren gurutzetik ikusita.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1383. urtean sortu zuen Joan I erregeak, gaur egun oraindik mantentzen den hirigune historikoa, Villa Real izenarekin. Honek bi kale nagusi zituen, Goikokale eta Bekokale (gaur egun Jauregi eta Iparragirre, hurrenez hurren), hainbat kantoiek zeharkatuak. Era berean kale txikiago batzuk zituen herriaren gune desberdinak lotzeko, Kale Txiki esate baterako. Erdi Aroan herria harresiz inguratua egon zen, baina banderizoen gerrateen amaieraren ostean ezarri zen lasaitasunak, harresien kanpo eraikitzea opa zien Urretxuarrei, harresiak eskaintzen zuen babesaren menpe egon gabe.

1658an herriak sute handi bat pairatu zuen, etxe gehienak eta San Martin Tourskoaren eliza erre zituena.

XVII. mendean Urretxuk hazten jarraitu zuen eta hainbat eraikin garrantzitsu altxatu ziren bertako jauntxoentzako, Corral Ipiñarrieta edo Jauregi jauntxoak kasu. Eraikin hauek harlanduzko harriz daude eraikiak eta interes arkitektoniko handikoak dira.

1717. urtean Santa Lutzi egunean feria antolatzeko eskubidea eman zion Felipe V.ak, ordura arte Ezkio-Itsasoko Santa Lutzi auzoan antolatzen zena.

1900. urtetik aurrera herria Legazpirantz hasi zen hazten, hazteko modurik naturalena zen eta lursail onak zeuden, kostaldea eta barnealdea lotzen zituen errepidearen ertzean etxebizitzak eta lantegiak sortu ziren.

1950, 1960 eta 1970. hamarkadetan beharrak eraginda asko eraiki zen Urretxun, burdin lantegietara lan egitera etorri zirenentzako eraiki zen, haientzako auzoak egin ziren Santa Barbara edo San Sebastian, esate baterako.

1973. urtean Urretxuko etxe orratza eraikitzen amaitu zuten, eraikin hau beharrak eraginda izan zen sortua, eta Urretxuko herriaren itxura guztiz aldatu zuen.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XX. mendearen hasieratik jasan zuen populazio hazkundea Urretxuk, baina 1950eko hamarkadatik aurrera asko bizkortu zen hazkundea. 1970eko krisialdiaren ondoren, biztanle kopurua jaitsi egin zen hamar urtez, baina 1990eko hamarkadatik aurrera hazteari ekin zion berriro.

Urretxuko biztanleria

Politika[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2011ko udal eta foru hauteskundeetan Bildu koalizioak gehiengoa eskuratu zuen, hamahiru zinegotzitik sei eskuratu baitzituen. Hori horrela izanik, udalean gehiengo osoa lortu zuten eta Oihane Zabaleta alkate izendatu zuten.

2015eko udal hauteskundeetan, berriz, Euskal Herria Bilduk eta Eusko Alderdi Jeltzaleak berdindu egin zuten zinegotzi kopuruan, baina EAJk boto gehiago jaso zituen. Bigarren alderdi horretako Jon Luki hautatu zuten alkate, bere taldearen botoei esker. Euskal Herria Bilduk eta Irabazik bakoitzak bere hautagaiari eman zion botoa, eta PSE-EEko zinegotziek zuri bozkatu zuten. EAJ alderdiak alkatetza izan zuen azken alditik 32 urte igaro ondoren eskuratu zuen hura berriro.

Urretxuko udalbatza

Alderdia

2015eko maiatzaren 24a

2011ko maiatzaren 22a

Zinegotziak Boto kopurua Zinegotziak Boto kopurua
Euzko Alderdi Jeltzalea (EAJ)
5 / 13
1.248 (% 36,53)
4 / 13
959 (% 27,37)
Euskal Herria Bildu*
5 / 13
1.234 (% 36,12)
6 / 13
1.201 (% 34,28)
Euskadiko Alderdi Sozialista (PSE-EE(PSOE))
2 / 13
539 (% 15,78)
2 / 13
554 (% 15,81)
Irabazi (2015) / Ezker Batua - Berdeak (EB-B) (2011)
1 / 13
293 (% 8,58)
0 / 13
124 (% 3,54)
Hamaikabat
1 / 13
298 (% 8,50)
* 2011n Bildu koalizioa aurkeztu zen.
Datuen iturria: 2015eko eta 2011ko udal hauteskundeen emaitzak euskadi.eus webgunean

Kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskara[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sakontzeko, irakurri: «Urolaldeko hizkera»

Festak eta ospakizunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekainaren 24a, San Joan: San Joan egunean Santa Barbara baselizan erromeria ospatzen da 1893. urteaz geroztik. Bezperan dantza egiten da Gernikako Arbola plazan, suaren inguruan.
  • Uztailaren 10a, San Kristobal: Geltokietako auzoko jaiak. Asto lasterketa egiten da, besteak beste. Herri kirolak eta bertso afaria ere izaten dira. Auzokideek antolatzen dituzte jai hauek.
  • Iraileko hirugarren asteburua, Santa Anastasia: San Martin Tourskoaren eliza nagusian daude santu honen hezurrak. Herriko jai nagusiak dira. Aipatzekoa da Euskal Jai eguna, bereziki koadrilek egiten duten karroza ibilaldia. Igandean izaten da beti Euskal Jai eguna, eta herritarrek baserritar jantziak janzten dituzte kalera ateratzeko.
  • Azaroaren 11, San Martin: Beste herri askotan bezala, odolkiak janez ospatzen da egun hau.
  • Abenduaren 13a, Santa Lutzi: Urretxu-Zumarragan antolatzen den urteko feriarik garrantzitsuena. Hainbat lehiaketa eta erakusketa antolatzen da, besteak beste, ganadua, errezil sagarrak, ardoa eta kapoiak.

Hedabideak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kulturguneak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondasun nabarmenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Martin Toursekoaren barnealdea, zureria ikusgai (zutabeena goialdea eta kupulak)
Corral-Ipeñarrieta jauregia, egungo udaletxea.
  • San Martin Tourskoaren eliza (XVI. mendekoa), sortu zenetik eraldaketa ugari izan du. Hallenkirche edo areto-eliza motakoa da, hiru nabeek (erdikoak eta bi albokoek) garaiera berdinekoak baitira. Zutabeen goialdea eta kupulak zurezkoak dira, materiala agerian dutela.
  • Corral-Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa) Iparragirre kalean kokatua dago eta gaur egungo udaletxea da. 1892. urtekoa da. Apaindura gutxiko fatxada soila du. Bertan, aurrealdean, bi armarri daude nabari. Paretetan harriak kolore arrosak eta zainak hartzen ditu. Balkoiez apainduta dago eta zur landuzko hegal ederrak bukaera ematen dio.
  • Areizaga jauregia (Baroikoa) (XVII. mendekoa). XVII. mendean eraiki zen harriz eta egurrez egindako eraikin hau orduko hirigune historikotik kanpo, garai bateko errege bidean. Jauregiaren aurrealdean hiru armarri daude. Teilatuko azpialdea oso landua du. Sarrera nagusiaren goialdean honako hau azaltzen da gazteleraz idatzita: "La maldicion de la madre abrasa de raiz hijos y casa"[1]. Eraikina gaur egun etxebizitzak eta lokalak bezala erabiltzen da.
  • Aizpuru enea (XVII. mendekoa), Jauregi kalean dago, herriko ingurune historikoan. Lau solairuko eraikina da. Gaur egun kultur etxea da eta beheko solairuan Mineral eta Fosilen museoa dago. Aurretik Aguado - Goñi familiaren etxebizitza izan zen, gaur egunean etxe publikoa den arren.
  • Ipeñarrieta jauregia (XVII. mendekoa). 1605. urtean eraiki zuten eraikina. Jauregi hau Irimo mendiko magalean kokatua dago eta herriko txoko guztietatik ikusten da. Bi pisu dauzka eta errektangeluaren teilatua. Hasiera batean Ipeñarrieta familia bizi izan zen, hala ere, gaur egun, baserri bezala erabiltzen da.
  • Santa Barbara ermita (XV. mendekoa). Irimo mendiko magalean dago, zelaiez inguratuta. Eraikin hau harriz, egurrez eta zementuz eginda dago. 1983. urtean berritu zuten. Laukizuzen itxurako baseliza honek teilatuan kanpai handia eta gurutzea ditu. Baselizarekin batera eraikinean taberna bat dago.

Urretxuar ospetsuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiri senidetuak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Kulturweb gunean

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Urretxu Aldatu lotura Wikidatan
Portal.svg
Euskarazko Wikipedian bada atari bat, gai hau duena:
Gipuzkoa