Mikel Sorauren

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau historialariari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Sorauren (argipena)».
Mikel Sorauren
Mikel sorauren.png
Mikel Sorauren Bergarako hitzaldi batean 2009an.
Bizitza
Jaiotza Iruñea1946 (71/72 urte)
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Nafarroako Unibertsitatea
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak historialaria, politikaria, idazlea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k) Nafarroako Unibertsitate Publikoa
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskadiko Ezkerra

Mikel Sorauren De Gracia (Iruñea, 1946) historialaria eta Nabarraldeko kidea da. Historia ikasketak burutu zituen Nafarroako Unibertsitateko Filosofia eta Letren Fakultatean. Lizentziatura-memoria 1973an aurkeztu zuen honako titulu honekin: Desamortizazioa eta Gorteak Hirurteko Konstituzionalean (1820-1823), Federico Suárez irakaslearen zuzendaritzapean. Une hartatik aurrera Nafarroako dokumentazioan murgildu zen buru-belarri, batez ere Aro Moderno eta Garaikideari zegokion dokumentazioaren esparruan, nahiz eta Nafarroaren Historiaren perpektiba osoa ez zuen galdu.

Mikel Sorauren historialariak Jerónimo de Ustaritz (1983) institutuaren sorkuntzan parte hartu zuen, baita Iturralde Ikasketa Elkartearenean ere. Horrez gain, Nabarralde kultur elkarteko kidea da. 1979 eta 1983 urteen artean Nafarroako Parlamentuko diputatua izan zen erakunde horren lehenbiziko legealdian, behin frankismoa amaitu ostean.

Iruñeko Moret-Irubide institutuko irakasle izan zen eta zenbait urtez UPNAko Mundu Garaikideko historia-koordinatzaile lana egin zuen.

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste egile batzuekin elkarlanean:

  • La Cuenca de Pamplona. - Iruñerri. “Aproximación histórica” atalaren egilea.
  • J. M. Jimeno Jurío eta Vicente Huici historialariekin, Historia Contemporánea de Navarra (Txertoa, 1982), XVIII. mendearen bukaeratik 1875era arteko aroa bere gain hartuz.

Bere ikerlanak gai sozial eta ekonomikoetan zentratu ditu, emaitza honakoa izanik:

  • Príncipe de Viana, 1988.
  • Príncipe de Viana, 4. eranskina, 1986.
  • Príncipe de Viana, 4. eranskina, 1986.
  • Gerónimo de Uztariz 2, 1988.
  • Gerónimo de Uztariz 4, 1990.
  • Langaiak 1982.
  • Langaiak 1984.
  • Estudios de ciencias sociales 5, U.N.E.D., Nafarroako Zentro Atxikia, 1991.
  • Formazio Koadernoak, I.P.E.S. Ikastoarak.
  • Navarra, el Estado Vasco. Pamiela (1999) Bigarren edizioa: 2000. Hirugarren edizioa: 2008.
  • Fueros y Carlistada. Nabarralde (2009)

Nafarroako historiari buruzko ikastaro asko eman du, hitzaldiak eginez Euskal Herri osoan zehar. Gainera, Nabarralde elkartearen HARIA aldizkarirako ere artikulu zenbait egin ditu.