Edukira joan

Mikroipuinak (Torregarai)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mikroipuinak (Torregarai)
Jatorria
Egilea(k)Zaldieroa
Argitaratze-data2024
IzenburuaMikroipuinak
Ezaugarriak
Hizkuntzaeuskara

Mikroipuinak Idoia Torregarai umorista eta kazetaria plazaratutako lehen liburua da. 2024an plazaratu zuen eta ipuin labur-laburrez osatua dago. Liburuak Patxi Huarteren marrazkiak ditu. Aforismorik txistera, zorroztasuna, irudimena, ezustea eta umorea dira istorio txiki baina piperdun hauen ezaugarriak, Patxi Huarteren esku fin eta zoroak jantziak eta edertuak.[1] Haren hitzetan «amodioa, kroketak eta natura dira landutako gai nagusiak».[2]

Liburuaren sortzeaz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sara Cabrera kazetariari azaldu zionez, "hasi nintzen duela hamar urte edo, Twitter deskubritu nuenean, bertan topatu nuen toki bat zeinetan oso modu laburrean halako pentsamenduak, ideiak, titularrak, bota nitzakeen. Eta hor hasi nintzen eroso sentitzen. Beti umore-zalea izan naiz gainera, eta beti gustatu izan zaizkit gauza laburrak, bai umorean eta aforismoetan ere. Bertan hasi nintzen idazten duela hamar urte. Terapia bat izan da, sormen lanketa bat, ohitura eta gozamen bat. Nik ia egunero gutxienez azkeneko hamar urteetan ia mikroipuin bat idatzi dut Twitterren".[2]

Zaldieroarekin kolaborazioa ere Twitterren hasi zen.[2]

Edukia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Edukien artean Torregaraik garrantzi berezia ematen dio kroketeen ingurukoari: «Kroketarik gabe ez dago ez bizipozik ezta bizitzarik ere. Sarean ezagutzen nautenak badakite kroketekiko daukadan obsesioa, eta maitasun harremana, eta polita izan da baita ere paperera pasatuta jende asko ere identifikatu dela ikustea. Sarean denbora daramatzat idazten kroketei buruz, baina baita ere topatzea jendea orain mikroipuin hauek irakurri eta identifikatzen direla oso polita da. Hori ikaragarri gustatzen zait, ematen dizu kriston poza.»[2] Beste gaiak maitasuna eta egunerokotasuna dira.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Mikroipuinak. Elkar (2024). Patxi Huarte Zaldieroak ilustratuta. 156 or. ISBN: 978-84-1360-314-8.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • [1] Sara Cabrerak Idoia Torregarairi egindako elkarrizketa: "Nik beti esaten dut betaurreko umoreak erabiltzen ditudala". Bilbao hilabetekariaren "Pérgola" gehigarria, 2024ko ekaina.