Idoia Torregarai

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Idoia Torregarai
Idoia-Torregarai Noaua.jpg
Bizitza
Jaiotza Usurbil, 1974 (44/45 urte)
Herrialdea  Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Heziketa Euskal Herriko Unibertsitatea
Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa
Kataluniako Unibertsitate Irekia
Jarduerak
Jarduerak kazetaria eta umorista
Enplegatzailea(k) Udako Euskal Unibertsitatea

Idoia Torregarai Martija (Usurbil, 1974), kazetaria, komunikazio-arduraduna eta umorista da. 1997an Euskal Herriko Unibertsitatean kazetaritza-ikasketak bukatuta, komunikazio-zuzendaritza ikasketak egin zituen Bartzelonako Unibertsitate autonomoan eta gidoilaritza Kataluniako unibertsitate Irekian.[1]

Komunikazio arduraduna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1996an hasi zen Udako Euskal Unibertsitateko Iruñeko udako ikastaroetako prentsa-bulegoan lan egiten. 1998an Kontseiluaren komunikazio-sailean aritu zen bi urtez. 1999an UEUren udako ikastaroen komunikazio-ardura hartu zuen eta hurrengo urteaz gero UEU osoko komunikazio-arduraduna da.[2][3] Komunikabideetan eta sare sozialetan UEUk duen presentzia kudeatzen du eta gainera zenbait baliabide berriren sorkuntzan parte aktiboa hartu du, esate baterako, Unibertsitatea.net ataria edo artizarra.eus sare-soziala.

Gainera, Berria Taldeko administrazio kontseiluko kidea da 2018tik,[4] eta Usurbilgo Noaua! kultur elkarteko sustatzaile eta lehendakaria.[5]

Umorista[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Torregaraik Barretartia blog pertsonalean, eta Info7 irratiko “Astoroxa” saioan eman zituen bere lehenengo urratsak umorearen munduan.[6][7] Hainbat herri eta ospakizunetan bakarrizketa umoretsuak egin ondoren. Bakean dagoena, bakean utzi ikuskizuna idatzi, prestatu eta 2018an eskaintzen hasi zen hainbat herritan Mirari Martiarena-rekin batera. Antzezlanean emakume baten eguneroko bizitzan gertatzen direnak islatzen dituzte ikuspuntu umoretsu batetik.[8][9][10] Euskarazko umoregintzan eta generoko gaiak lantzen aitzindariak izan dira.[11]

Umoreari buruzko formatzailea ere bada, umorea hainbat testu-ingurutan baliabide gisa nola erabili irakatsi izan du (familian, eskolan, lanean, genero ikuspegian eta barreterapia).[12][13]

Familiatik datorkio umore zaletasuna. Adibidez, aita Euskal Telebistako Txiskola programan Usurbilgo taldearekin txisteak kontatzen parte hartua zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Idoia Torregarai Martija | Artizarra . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  2. UEUko lantaldea: Nor da Nor? – UEU365 . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  3. «UEUren URTEURRENA. 25. ekitaldia da Nafarroan.Satrustegiren hitzaldi batekin hasiko dira bihar UEUren Iruneko ikastaroak. Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003.» Berria (Euskaldunon Egunkaria) . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  4. «BERRIA Taldea» www.berria.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  5. «Gaur hasiko da Noaua! Kultur Elkartearen 20. urtemugako Kulturaldia ekimena» Usurbildarrak aurrera 2016-11-04 . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  6. (Gaztelaniaz) BARRETARTIA – umore zerbitzuak . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  7. Berria «Omenaldi hunkigarri eta umoretsua egin diote Zakilixuti, 40. urteurrenean» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  8. Torregarai, Idoia (2018) BARRETARTIA . Noiz kontsultatua: 2019-09-21.
  9. Hamaika Telebista (2018-03-16) Pakian donai, pakian utzi Hamaika Telebista . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  10. Mujika, Amagoia (2018-03-10) «IDOIA TORREGARAI ETA MIRARI MARTIARENA» GAUR8 (gaur8.info) . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  11. Irureta, Maialen Unanue ««Ahalduntzeko balio izan digu umoreak»» Berria . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  12. «Umorea hezkuntzan estrategia gisa :: ikasi :: Udako Euskal Unibertsitatea» www.ueu.eus . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.
  13. Idoia Torregarai “Umorea estrategia didaktiko bezala erabiltzeko, lehen baldintza erabili NAHI izatea da” – UEU365 . Noiz kontsultatua: 2019-10-06.

Kanpo-loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]