Millan-Astrayren erretratua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Millan-Astrayren erretratua
Jatorria
Sortzailea(k)Ignacio Zuloaga
Sorrera-urtea1942
Ezaugarriak
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko

Millan-Astrayren erretratua (gaztelaniaz: Retrato de Millan-Astray) 1942an Ignacio Zuloaga margolariak egindako lana da. Margolana artistaren jarrera ideologikoa oso garbi adierazten du. Hasieran oso tradizionala bazen, Espainiako Gerra Zibilarekin batera frankisten aldeko jarrera sutsua hartu zuen. Esan daiteke urte haietan haren heriotza gertatu arte, 1945an, Zuloagaren lan nagusiak diktaduraren laudorioak izan zirela; esaterako Valle de los Caídosen lanetan lagundu zuen ere bai. Zentzu horretan, erretratu hau eskuin-muturreko Millan-Astray Espainiar Legioaren jeneralaren apologia nabarmena da.[1]

Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Margolanean elementu nagusia frankismoaren heroi nagusietariko horren irudia da, urdin-marroi hondo baten gainean; zentzu horretan Francoren erretratuarekin antza handia erakusten du lan honek. Millan-Astrayk, gerran sufritutako zaurien ondorioz, beso bat eta begi bat galdu zituen eta horrela agertzen da Zuloagak margotutako margolanean. Darama uniformea Francok bere margolanean aurkezten duenaren antzekoa da: jeneralaren gerrikoa, zaldiz ibiltzeko botak eta, hemen desberdintasuna, legioaren uniformea. Francoarenarekin erakusten duen beste desberdintasuna arropetan erakusten duen desordena da: alkandora irekita erakusten eta barruko kamiseta erakusten du. Lanean ez dira militarraren zauriak eta arazo fisikoak disimulatzen; horretan protagonistaren ideologia nazionalistarekin bat egiten zuen zeren eta honek zauriak ohore moduan erakusten baitzituen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo Loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]