Espainiar Legioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Espainiar Legioa
Legión Española
Espainiar Legioa
Goiburua Legionarios a luchar. Legionarios a morir! (Legionariak, borrokara. Legionariak, hil egitera!)
Sorrera 1920ko urtarrilaren 28a
Mota Infanteria
Eremua  Espainia
Egoitza Ronda (Malaga), Viator (Almería), Melilla, Ceuta

Espainiar Legioa (gaztelaniaz: Legión Española) Espainiako Lurreko Armadako unitatea da. BRIPAC brigada airegarraiatuarekin batera, Espainiar armadako elitezko unitatea da. José Millán-Astrayk 1920an sortua, hasieran Frantziako Atzerritar Legioaren antzeko atzerritar tertzio moduan sortu zuten. Rifeko gerran eta Asturiasko Iraultzan parte hartu ondoren, Gerra Zibilean matxinoen alde egin zuen.

Legioak lau tertzioz osaturik dago: «Gran Capitán» (1.a), «Duque de Alba» (2.a), «Don Juan de Austria» (3.a) eta «Alejandro Farnesio» (4.a).