Milltown hilerriko erasoa

Koordenatuak: 54°35′0″N 5°58′38″W / 54.58333°N 5.97722°W / 54.58333; -5.97722
Wikipedia, Entziklopedia askea

Milltown hilerriko erasoa, Milltown hilerriko hilketak edota Milltown hilerriko sarraskia (ingelesez Milltown Cemetery attack, Milltown Cemetery killings edota Milltown Massacre) 1988ko martxoaren 16an Belfast hiriko Milltown hilerrian jazo zen.

Aurrez, Gibraltarren Britainiar Aire Zerbitzuko soldaduek tiroz hildako hiru IRAkideen hileta jendetsua ospatzen ari zen bitartean, UDA talde paramilitat loialistako Michael Stone kidea bertaratu eta jendetza tiroz eta esku-granadez erasotu zuen. Ondoren, hilerritik alboko autobideruntz ihesari eman zion, atzetik jarraika zituen pertsonei etengab tirokatuz eta granadak jaurtiz. Azkenean, atzemana eta jipoitzen hasi zirenean polizia agertu, erreskatatu eta atxilotua izan zen.

Erasoaren ondorioz hiru pertsona hil eta 60 zauritu ziren. Ipar Irlandako gatazkan "inongo aurrekaririk gabeko, pertsona bakar batek burututako erasoa" izan zen, gainera telebista kamerek ere filmatu zuten. Epaiketan Stonek 682 urteko espetxe zigorra jaso zuen, baina 1998ko Ostiral Santuko Hitzarmenaren ondorioz 2000ko uztailaren 24ean errepublikar eta loialista preso ugari bezala aske gelditu zen.

Gertakari honen ondoren, Britainiar kaporalen hilketak jazo ziren.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

54°35′0″N 5°58′38″W / 54.58333°N 5.97722°W / 54.58333; -5.97722