Mimeografo

Mimeografoa idatzizko paper kopiak egiteko tresna da, txantiloi-paper mota berezi bat erabiliz.[1][2][3][4] XX. mendeko 80. hamarkadan fotokopiagailuak orokortu arte, inprenten alternatiba merke (eta askotan klandestino[5][6] [7][8] ) nagusia izan zen.[9][10][11][12]
Izena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mimeografo mota ezberdinak daude, eta izendapenak ere ugariak dira bere ezaugarri teknikoen, eta are marka komertzialen arabera: papirografo,[13] limografo,[14]vietnamita,[15] roneografo,[16] ziklostil,[17] nardigrafo,[18] poligrafo,[18] txantiloi-kopiagailu, multikopista...
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Thomas Alva Edisonek inprimategiaren prototipo soil bat patentatu zuen 1887ko abuztuaren 8an Estatu Batuetan. 1887an Albert Blake Dick-ek erabili zuen lehen aldiz (Edison-ek aparatu hau berari saldu zion), Makina perfekzionatu egin zen, erabilera-soiltasuna mantenduz, eta eskuz egindako birakari txiki bat gehitu zuen, horrela, hainbat kopiaren erreprografia azkarra ahalbidetuz.[19][20]
Gaiilu komertzial patentatuez gain, mimeografo sinpleenak eskuz egitea nahikoa erraza denez, 1960-70 hamarkadetan mugimendu iraultzaile eta kontrakultural askok erabili zituzten beraien argitalpenak zabaltzeko, hala nola Sobietar Batasunaren garaiko samizdat motako literatura debekatua.[21] Hain zuzen ere, aldi horri ingelesez Mimeo Revolution esaten zaio; urte horietakoa da vietnamita izena ere, Vietnamgo gerraren testuinguruan erabili baitzen.[22][23][24]
Erabilera eta funtzionamendua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Mimeografoa erabili zen testu baten kopia asko merke ekoizteko, batez ere eskoletan. XIX, mendearen amaieran asmatutako makina hauek guztiz eskuzkoak ziren, nahiz eta handik denbora batera motor elektriko bat gehituta perfekzionatu ziren. Testuak idazteko makina baten laguntzarekin prestatzen ziren, paperezko txantiloi bat erabiliz. Txantiloiaren alde batean idazten zen, paper arruntaren itxura zuenean. Beste alderdia tintaz inpregnatuta zegoen. Letra bakoitza markatzean orria zulatzen zen eta zulo txiki horietako tinta erabiltzen zuen mimeografoak gero kopiak egiteko paper zuriak aparatuaren gainetik pasatzean. Hau da, txantiloia aparatuaren gurpilean instalatu eta biratu egiten zen; arrabolak berak tinta gehitzen zuen eta 50-60 kopia inguru inprimatu zitzakeen, ez gehiago. Txantiloia hondatzen zenean, kopia gehiago egiteko beste bat egin behar zen, testuak berriro idatziz.[25][26] Izan ere, txantiloia higatu egiten zen kopia bakoitzarekin. Gainera, kopiatze prozesua eskuz egin zen denbora-tarte batean; ondo funtzionatzen zuela ikusi ondoren motor bat gehitu baitzitzaion mimeografoari.[27]
Irudiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «ziklostil - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of MIMEOGRAPH» www.merriam-webster.com (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ «mimeógrafo» TheFreeDictionary.com (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) ASALE, RAE-; RAE. «ciclostil | Diccionario de la lengua española» «Diccionario de la lengua española» - Edición del Tricentenario (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) MARTORELLBARCELONA, NÚRIA. (2009-10-22). «Paco Ibáñez regresa a París a los 40 años de sus históricos recitales» elperiodico (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««Nuestro Diario», el periódico de los vecinos de Lagasca 48 durante la Guerra Civil» Agente Provocador (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) La Aventura del Saber. Exposición Letras Clandestinas - RTVE.es. 2019-11-14 (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ Méndez, José Manuel Gómez y; Méndez-Muros, Sandra; García-Estévez, Noelia; Cartes-Barroso, Manuel J.; Padial, María Concepción Turón. (2017). Periodismo, velás y tómbolas en Sevilla. ISBN 978-84-617-4912-6. (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ «Ziklostilatu-Egungo Euskararen Hiztegia (EEH) - UPV/EHU» www.ehu.eus (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ «Euskal grafia; tipografia eta apaingintza: 1961-1967 | Guggenheim Bilbao Museoa» Guggenheim Bilbao (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ «erabili.eus/ Jose Manuel Lasarte, bide urratzailea» www.erabili.eus (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Otl Aicher. Metro Bilbao. Arkitektura eta paisaia | | Museo de Bellas Artes de Bilbao» Tienda del Museo de Bellas Artes de Bilbao (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ Owen, David. (2004). Copies in seconds: how a lone inventor and an unknown company created the biggest communication breakthrough since Gutenberg: Chester Carlson and the birth of the Xerox machine. Simon & Schuster ISBN 978-0-7432-5117-4. (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ «Le limographe automatique | Coop'ICEM» www.icem-pedagogie-freinet.org (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ mandaskia. (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ (Ingelesez) «Definition of RONEO» www.merriam-webster.com (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ Royal Institution of Great Britain; Royal Institution of Great Britain. Notices of the Proceedings. (1854). Proceedings. London (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ a b Pluchot, Patrick. (samedi 28 mars 2020). «Blog dédié au Musée de l'école à Montceau-les-Mines: Pierre humide, limographe et nardigraphe» Blog dédié au Musée de l'école à Montceau-les-Mines (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Externa, Fuente. (2020-08-08). «Se patenta el mimeógrafo, precursor de la fotocopiadora moderna» Social Futuro (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ «El mimeógrafo | Un ‘arma secreta’ del movimiento estudiantil del 68» Revista Espejo diciembre 1, 2019 (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) admin. (2019-10-16). «La microedición y sus microtecnologías (1ª parte)» Visual: magazine de diseño, creatividad gráfica y comunicación (kontsulta data: 2025-11-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Fanjul, Sergio C.. (2016-05-06). «‘Vietnamitas’ contra Franco» El País ISSN 1134-6582. (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ (Gaztelaniaz) Baquero, Juan Miguel. (2019-01-24). «No solo fue París: una exposición retrata el espíritu de la Universidad andaluza de mayo del 68» ElDiario.es (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ (Katalanez) «RodaMots - vietnamita» rodamots.cat (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) ALONSO-VEGA, Luis Antonio. (2018-09-07). «La ciclostil que cambió la oficina» La Nueva España (kontsulta data: 2020-12-12).
- ↑ «Algunos procedimientos de impresión y de reproducción» unesdoc.unesco.org (kontsulta data: 2020-12-13).
- ↑ (Gaztelaniaz) Cherre, Ilan K.. (2022-08-08). «Hace un siglo y medio Edison inventó el mimeógrafo, el abuelo de la fotocopiadora» ComputerHoy (kontsulta data: 2022-08-09).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mimeographing Techniques (1958) [Bideoa, EN]
- Hermann Bellinghausen. 1968: Elegía al mimeógrafo. [ES]