Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea
| Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea | |
|---|---|
| Datuak | |
| Izen laburra | Việt Cộng, FNL, 越共, NFB eta Вьетко́нг |
| Mota | popular front (en) |
| Herrialdea | Vietnam |
| Ideologia | Ho Chi Minh Thought (en) |
| Kokapen politikoa | ezker politiko |
| Eskumendekoak | |
| Agintea | |
| Egoitza nagusi (1967–2040) | |
| Egoitza nagusi (1972–1975) | |
| Historia | |
| Sorrera | 1954ko uztailaren 21a |
| Aurrekoak | Viet Minh |
| Ondorengoak | Vietnamese Fatherland Front (en) |
| Desagerpena | 1976ko uztailaren 4a |
- Artikulu hau Vietnamgo alderdi politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Nazio Askapenerako Frontea».
Hego Vietnamgo Askapenerako Nazio Frontea edo FNL (vietnameraz: Mặt Trận Giải Phóng Miền Nam Việt Nam; frantsesez: FNL Front national pour la libération du Sud Viêt Nam edo FLN Front de libération nationale du Sud Viêt Nam), Hego Vietnamgo fronte komunista armatua izan zen. Hego Vietnamgo erregimenak erakundea Việt Cộng ("komunista vietnamdarrak") terminoarekin izendatzen zuen; estatubatuarrek, aldiz, Charlie hitza erabiltzen zuten FNLri erreferentzia egiteko, Victor Charlie hitzen (VC hizkiak NATOren alfabeto fonetikoan) laburdura gisa.
Nazio askapenerako Viet Minh erakunde komunista bere baitan hartzen zuen fronte horretan, hegoaldean indarrean zegoen erregimenaren aurkako sektoreak antolatu ziren, pisu nabarmenena komunistek izanik. FNLk Ipar Vietnamen babes politiko eta militarra zeukan, eta 1962rako, Hego Vietnamgo landa munduaren zati handi bat kontrolatzen zuen. Egitate horrek, hain zuzen, Estatu Batuen interbentzio erabakian eragin zuzena izan zuen. Vietnamgo Gerran, indar armatu hego vietnamdar eta batez ere estatubatuarren aurka aritu zen Ipar Vietnamekin batera, eta gerrilla gerren estrategiaz baliaturik, AEBren erretiratzea eta, geroago, garaipen militar osoa lortu zituen hegoaldean.
1975ean, mendebaldearen aldeko Hego Vietnameko erregimena deuseztaturik, FNLk 1969an sortutako Hego Vietnamgo Errepublika ezarri zuen behin behinean, 1976an iparraldearekin batu eta Vietnamgo Errepublika Sozialista eratu zuten arte.