Mirandaolako Santikutz baseliza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mirandaolako Santikutz baseliza
Mirandaola Santikutz baseliza.jpg
Mirandaola, gaur egun
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Gipuzkoa
Udalerria Legazpi
Koordenatuak 43° 02′ N, 2° 20′ W / 43.04°N,2.34°W / 43.04; -2.34Koordenatuak: 43° 02′ N, 2° 20′ W / 43.04°N,2.34°W / 43.04; -2.34

Santikutz baseliza Legazpin dagoen baseliza da, Telleriarte auzoan kokatua. 1952an eraiki zen izen bereko olaren ondoan.[1]

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere barnean, aldarean, Soler Blasco margolariak leku horretan 1580ko maiatzaren 3an gertatu zen miraria erakusten duen pintura ikus daiteke; egun horretan "ikatz eta mearen hamalau zama" baino gehiagotik oraindik aldare nagusian gurtzen den burdinazko gurutze txiki bat besterik ez zuten atera. Esan ohi da hala gertatu zela olagizonek maiatzeren 3an, Santikutz egun hartan, jaieguna gorde ez zutelako.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. [UGARTE, Jose Luis; ALZELAI, Esteban; BELOKI, Agustin: Telleriarte etxez etxe, Telleriarteko Auzo Elkartea, Legazpi, 1994]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]