Edukira joan

Mireia Belmonte

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mireia Belmonte

(2018)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMireia Belmonte Garcia
JaiotzaBadalona1990eko azaroaren 10a (34 urte)
Herrialdea Katalunia
Familia
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaMurtziako San Antonio Unibertsitate Katolikoa
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakigerilaria
Pisua60 kilogramo
Altuera171 zentimetro
Jasotako sariak

mireiabelmonte.com…
Twitter: miss_belmont Olympic.org: mireia-belmonte-garcia Edit the value on Wikidata

Mireia Belmonte Garcia (Badalona, Bartzelona, 1990eko azaroaren 10a) kataluniar igerilaria da. Olinpiar jokoetan, mundu txapelketetan eta txapelketa europarretan irabazi ditu sariak, tximeleta eta estilo librean batez ere.

Mireiaren aita Granadakoa zen, ama berriz Jaenekoa, baina Mireiak bere bizitza osoa Badalonan eman du. [1] 4 urterekin hasi zen igeriketan, eta aski trebea zen, baina 2003an beka bat lortu zuen goi-mailako zentro batean sartzeko, horretan 6 urte eman zituen eta han hasi zen bere gaitasuna nabarmentzen eta lehen sariak irabazten.

Mireiak 3 olinpiar jokotan parte hartu du. Bere debuta 17 urterekin izan zen, Pekinen 2008ean. Bere bigarren olinpiadak 2012an izan ziren non zilarrezko 2 domina irabazi zituen (200 metro tximeletan eta 800 metro librean). Azkenik Rio de Janeiron, 2016ean, urrezko domina irabazi zuen 200 metro tximeletan eta brontzezkoa 400 metro estiloetan. [2]

Gaur egun, Murtziako Unibertsitatean Publizitateko eta erlazio publikoen gradua ikasten ari da. [3]

Olinpiar jokoak:

  • Londres 2012: 200 metro tximeleta estiloan (zilarrezko domina)
  • Londres 2012: 800 metro estilo librean (zilarrezko domina)
  • Rio de Janeiro 2016: 200 metro tximeleta estiloan (urrezko domina)
  • Rio de Janeiro 2016: 400 metro estiloetan (brontzezko domina)

Munduko txapelketak:

  • Bartzelona 2013: 200 metro tximeleta estiloan (zilarrezko domina)
  • Bartzelona 2013: 400 metro estiloetan (zilarrezko domina)
  • Bartzelona 2013: 200 metro estiloetan (brontzezko domina)
  • Budapest 2017: 200 metro tximeleta estiloan (urrezko domina)
  • Budapest 2017: 400 metro estiloetan (zilarrezko domina)
  • Budapest 2017: 1500 metro estilo librean (zilarrezko domina)

Europako txapelketak:

  • 2008 Eindhoven: 200 metro estiloetan (urrezko domina)
  • 2008 Eindhoven: 200 metro tximeleta estiloan (brontzezko domina)
  • 2012 Debrecen: 1500 metro estilo librean (urrezko domina)
  • 2012 Debrecen: 400 metro estilo librean (zilarrezko domina)
  • 2014 Berlin: 200 metro tximeleta estiloan (urrezko domina)
  • 2014 Berlin: 1500 metro estilo librean (urrezko domina)
  • 2014 Berlin: 400 metro estiloetan (zilarrezko domina)
  • 2014 Berlin: 800 metro estilo librean (zilarrezko domina)
  • 2014 Berlin: 400 metro estilo librean (brontzezko domina)
  • 2014 Berlin: 5 km ur zabalean (brontzezko domina)
  • 2016 Londres: 4x200 estilo librean (zilarrezko domina)
  • 2016 Londres: 400 estilo librean (brontzezko domina)
  • Urrezko domina - Kirol merituren erreal agindua - 2015ean
  • Zilarrezko domina - Kirol merituaren erreal agindua - 2013an
  • Kirol sari nazionala - Espainiako urteko atleta onena - 2013an
  • 400 metro libreetako plusmarkista mundiala igerileku motzean 2013ko Abuztuaren 11an.
  • 800 metro libreetako plusmarkista mundiala igerileku motzean 2013ko Abuztuaren 10ean.
  • 1500 metro libreetako plusmarkista mundiala igerileku motzean 2014ko Abenduaren 12an.
  • 200 metro tximeleta plusmarkista mundiala igerileku motzean 2014ko Abenduaren 3an.
  • 400 metro estiloetan plusmarkista mundiala igerileku motzean 2017ko Abuztuaren 12an.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) ««El éxito de Mireia Belmonte es como si el Freila ganara el Mundial de Fútbol»» Ideal 2012-08-07 (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  2. «Olympedia – Mireia Belmonte» www.olympedia.org (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).
  3. (Gaztelaniaz) AS, Diario. (2013-01-21). «Mireia, al club UCAM CN Fuensanta: "Llegaré al Mundial"» AS.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-15).