Mirian I.a Iberiakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Mirian I.a Iberiakoa, Mirvan bezala ere ezagutua, Iberiako erregea izan zen K.a. 162 eta K.a. 112 bitartean, azken urte honetan hil zelarik.

Georgiako Erdi Aroko lehen kontakizunen arabera, persiar akemenidarren bere ondorengotza aldarrikatu zuen. Saurmag I.a Iberiakoa erregearen alaba batekin ezkondu zen, K.a. 162an hil zen erregea, inongo araurik eman gabe eta bere tronua Mirvani utziz.

Ezagunagoa da Iparraldeko Kaukasoko menditar basatien aurka lortutako garaipenagatik, georgiarrek, Dzurdzuk bezala ezagutzen dituztenak. Tribu hauek, (txetxeniar eta ingushetiarren arbasoak), Kakheti eta Balazeti probintziak inbaditu zituzten, baina Mirianek kanporatu zituen. Garaipen honi jarraipena emanez, Daryaleko pasabidean gotorleku indartsuak altxa zituen, bere erresumako iparraldeko muga ziurtatuz.

Bere oinordekoa, bere seme Farnadjom izan zen.


Aurrekoa
Saurmag I.a Iberiakoa
Iberiako erregea
K.a. 162-K.a. 112
Ondorengoa
Farnadjom Iberiakoa