Txetxenia

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Txetxeniako Errepublika
Чеченская Республика
Нохчийн Республика

Errusiako errepublika
Bandera Armarria
Ereserkia: Txetxeniako Errepublikako ereserki nazionala
Hiriburua Grozny
Hizkuntza ofiziala(k) Errusiera, txetxenera
Estatua
Subjetu mota
Barruti Federala
Eskualdea
 Errusia
Errepublika
Hegoaldea
Ipar Kaukaso
Agintariak
 -  Presidentea Ramzan Kadirov
Legebiltzarra Parlamentua
Azalera
 -  Guztira 15,300 km2
Biztanleria
 -  zenbatespena 1.268.989 bizt.
 -  Dentsitatea 73,3 bizt./km2
ISO 3166 kodea RU-CE
Webgunea
Webgune ofiziala
Chechnya03.png

Txetxeniako Errepublika[1][2] (errusieraz: Чече́нская Респу́блика, Chechenskaya Respublika; txetxeneraz: Нохчийн Республика, Noxçiyn Respublika), eskuarki Txetxenia izendatua, Errusiako Federazioko errepublika bat da. Hiriburua Grozny da. 1.268.989 biztanle zituen 2010ean[3].

Geografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar-mendebaldean Stavropol kraiarekin muga egiten du, ekialde eta ipar-ekialdean Dagestango errepublikarekin, hegoaldean Georgiarekin, eta mendebaldean Inguxetia eta Alaniako (Ipar Osetia) errepublikekin.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusiako Sobietar Errepublika Sozialista Federatiboaren barruko eskualde autonomoa izendatu zuten Txetxenia eta 1936an, Inguxiarekin batera, Txetxenia-Inguxiako Errepublika Autonomoa bihurtu zen. 1944an, Stalinek Kazakhstan eta Kirgizistan aldera deportatu zituen txetxenak eta inguxak. 1957an, Nikita Khrustxevek itzultzeko baimena eman zienean, errepublika autonomoa eratu zen ostera.

1990. urtearen bukaeran, Txetxeniako Kongresu Nazionalak Txetxenia-Inguxiako Errepublikaren burujabetasuna adierazi zuen. 1991ko azaroan deitu ziren lehendakaritzarako hauteskundeak, eta Dzhojar Dudaiev hautatu zuten lehendakari. Honek, bere aldetik, Itxkeriako Txetxeniar Errepublika Sobietar Batasunetik eta Errusiako Federaziotik independente deklaratu zuen. Errusiak txetxenen aurkako gerra hasi zuen lurraldearen kontrola berreskuratzeko. Hiru hilabeteko borroken ondoren beretu zuen hiriburua, Grozni, erabat suntsitua. 1995ean, errusiarrek eta txetxeniarrek su-etena izenpetu zuten lehenengo aldiz, baina borrokak ez ziren eten, eta 1996ko abuztuan txetxeniarrek hiriburua berreskuratzea lortu zuten, Dudaiev gabe, errusiarren misil batek hil baitzuen. Hilabete horretan bertan, Errusiako Federazioak eta Txetxeniako Errepublikak lehenengo itunak izenpetu zituzten. 1997ko urtarrilean, Aslan Maskhadov hautatu zuten errepublika berriko lehendakari.

2014ko abenduaren 4an, gerrillarien eta Poliziaren arteko borroketan 19 lagunek bizia galdu zuten[4].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Txetxenia Aldatu lotura Wikidatan