Mitxelko Uranga
Itxura
| Mitxelko Uranga | |
|---|---|
| Bizitza | |
| Jaiotza | Berango, 1978 (47/48 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | euskara gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | idazlea |
| Jasotako sariak | |
Mitxelko Uranga Alvarez (Berango, Bizkaia, 1978ko martxoaren 27a) euskal idazlea eta irakaslea da. UNEDen ikasi zuen Filosofia, eta EHUn egin zuen doktoretza, Matrize sadomasokista izeneko tesiarekin. Arlo hori irakasten du aspalditik bigarren hezkuntzan. Bere idazlanetan saiakerak dira nagusi; hala ere, Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak izeneko poema-liburua ere argitaratu zuen. Urangaren saiakeretan, bi dira gai nagusiak: euskal identitatea eta hipermodernitatea.
2015ean, Euskadi Saria irabazi zuen, Tartaroa. Mina, boterea eta egia lanarekin; 2016an, Bilboko Unamuno saiakera saria, Misentropia lanarekin; eta 2013an, Juan Zelaia saria, Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa eta erotismoaren merkantilizazioa lanarekin.
Lanak
Poesia
- Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak. Ediciones Beta. 2010.
Saiakera
- Espektroak. Euskal terroristak. Utriusque Vasconiae. 2010.
- Espektroak. Gutun bat euskalduntasunari buruz. Utrisuque Vasconiae. 2011.
- Espektroak. Euskaldunak Europan. Utriusque Vasconiae. 2012.
- Euskomunitatea. Manifestu euskaltzalea. Utriusque Vasconiae. 2013.
- Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erostismoaren merkantilizazioa. Pamiela. 2014.
- Tartaroa. Mina, boterea eta egia. Pamiela. 2015.
- Garai sadomasokistak. Utriusque Vasconiae. 2016.
- Misentropia. Kaosa eta ordena. Erein. 2017.
- Eoskola. Heziketa hipermodernoa. Pamiela. 2017.
- Emognosia. Erein. 2025.[1]
Sariak
- Juan Zelaia Saria (2013) Eros(ki). Merkatuaren erotizazioa, erotismoaren merkantilizazioa lanarekin.
- Euskadi Saria (2015) Tartaroa. Mina, boterea eta egia lanarekin.
- Unamuno Saria (2016) Misentropia. Kaosa eta ordena lanarekin.
- Unamuno Saria (2024) Emognosia lanarekin.[2]
Erreferentziak
- ↑ Artola, Amalur: «Emozioak eta arrazoia aurrez aurre, Mitxelko Urangaren 'Emognosia' liburuan», Naiz, 2025-10-13.
- ↑ Rey, Uxue: «Hitzontzikeriak eta sineskeriek egiari egiten dioten kaltea aztertu du Mitxelko Urangak ‘Emognosia’ bere saiakera berrian», Berria, 2025-10-13.
Kanpo estekak
- «Mitxelko Uranga Alvarez», Euskal Idazleen Elkartearen webgunean.
- «Mitxelko Uranga», Literaturaren Zubitegia.
- «Mitxelko Uranga Alvarez», Inguma datu basea.
Kritikak
- Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak. Igor Estankona, Deia (2010).
- Mitxoleta elektrikoetan koleopteroak. Leire Lopez Ziluaga, Berria (2010)
- Tartaroa. Mina, boterea eta egia. Mikel Asurmendi, Argia (2016).
- Eoskola. Heziketa hipermodernoa. Javier Rojo, El Diario Vasco (2017).