Miyake gertaera

Wikipedia, Entziklopedia askea

Miyake gertaera izpi kosmikoen eztanda boteretsu bat da. Gaur egun ez dakizkigu izpi kosmikoen jardueraren handitze horien jatorria eta zergatia. Agerraldiak, batez ere, zuhaitzen eraztunetan dagoen karbono-14 isotopo erradioaktiboaren metatze handiagoak markatzen ditu, eta horrek esan nahi du gertaeren data zehaztu daitekeela dendrokronologiaren bidez. Gertaera mota hau orain-berriki ezagutu denez, Miyake gertaera berretsien kopurua nahiko txikia da (5 edo 6 gertaera), eta, beraz, oraindik ez dakigu zenbatean behin gertatzen diren. Hala ere, hasierako eredu batzuen arabera, gertaera horietako bat gertatuko litzateke 400 - 2400 urtean behin.[1] Gaur egun ezagutzen diren Miyake gertaerak gutxi gorabehera Kristo aurreko 7176., 5410., 5259. eta 663. urteetan, eta Kristo ondorengo 774–775. eta 993–994. urteetan izan ziren. Benjamin Pope astrofisikoak zuzendutako Queenslandeko Unibertsitateko lantalde batek egindako ikerketaren arabera, Miyake gertaera batzuk iraupen laburrekoak izan ziren; eta beste batzuk, berriz, hainbat urtekoak.[2] Hainbat zientzialarik adierazi dutenez, etorkizun hurbilean Miyakeko gertaera bat gertatuko balitz, eragin nabarmenak izango lituzke gure zibilizazio industrialeko azpiegitura teknologikoan, hala nola sateliteetan, telekomunikazioetan eta sare elektrikoetan.[3][4][5][6]

Aurkikuntza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Fusa Miyake japoniar astronomoaren izena dute gertaera hauek. Izan ere, Miyakeren lantaldeak identifikatu zituen lehendabizikoz erradiokarbonoaren urteko kantitatearen gailur horiek, eta 2012an emaitzak Nature aldizkarian argitaratu zituen. Ikerketa hartan aurkitu zuten ezen, 774/775. urteetan, Japoniako zedroen urteko eraztunetan 14C kantitatea asko hazi zela. 2013. urtean, lantalde berak aurkitu zuen 993/994. urteetan erradiokarbonoaren antzeko beste gailur bat izan zela.[7]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Brehm, Nicolas; Christl, Marcus; Knowles, Timothy D. J.; Casanova, Emmanuelle; Evershed, Richard P.; Adolphi, Florian; Muscheler, Raimund; Synal, Hans-Arno et al.. (2022). «Tree-rings reveal two strong solar proton events in 7176 and 5259 BCE» Nature Communications 13 (1): 1196.  doi:10.1038/s41467-022-28804-9. OCLC .8901681 PMID 35256613. Bibcode2022NatCo..13.1196B..
  2. Zhang, Qingyuan; Sharma, Utkarsh; Dennis, Jordan A.; Scifo, Andrea; Kuitems, Margot; Büntgen, Ulf; Owens, Mathew J.; Dee, Michael W. et al.. (2022). «Modelling cosmic radiation events in the tree-ring radiocarbon record» Proceedings of the Royal Society A: Mathematical, Physical and Engineering Sciences 478 (2266)  doi:10.1098/rspa.2022.0497. Bibcode2022RSPSA.47820497Z..
  3. Brehm, Nicolas; Christl, Marcus; Knowles, Timothy D. J.; Casanova, Emmanuelle; Evershed, Richard P.; Adolphi, Florian; Muscheler, Raimund; Synal, Hans-Arno et al.. (2022). «Tree-rings reveal two strong solar proton events in 7176 and 5259 BCE» Nature Communications 13 (1): 1196.  doi:10.1038/s41467-022-28804-9. OCLC .8901681 PMID 35256613. Bibcode2022NatCo..13.1196B..
  4. (Ingelesez) «Ancient tree rings might not record solar flares after all» cosmosmagazine.com 2022-10-28.
  5. (Alemanez) online, heise. (26 October 2022). «Rätselhafte Strahlungsausbrüche etwa alle 1000 Jahre: Gefahr für moderne Technik» heise online.
  6. (Ingelesez) «Radiocarbon (14C)» www.isee.nagoya-u.ac.jp 17 November 2021.
  7. Miyake, Fusa; Masuda, Kimiaki; Nakamura, Toshio. (2013). «Another rapid event in the carbon-14 content of tree rings» Nature Communications 4: 1748.  doi:10.1038/ncomms2783. PMID 23612289. Bibcode2013NatCo...4.1748M..

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • (Ingelesez) Fusa Miyake, Kentaro Nagaya, Kimiaki Masuda, Toshio Nakamura: «A signature of cosmic-ray increase in ad 774-775 from tree rings in Japan». Nature 486 (2012), 240-242. orrialdeak.
  • (Ingelesez) Qingyuan Zhang, Utkarsh Sharma, Jordan A. Dennis et al.: «Modeling cosmic radiation events in the tree-ring radiocarbon record». Proceedings of the Royal Society 478, 2266 zk. (2022ko urria), doi: 10.1098/rze.2022.0497.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]