Edukira joan

Modeloaren aurkezpena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Modeloaren aurkezpena
Jatorria
Sortzailea(k)Jean-Honoré Fragonard
Sorrera-urtea1769
MugimenduaRokokoa
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura eta Margo-oihala
Dimentsioak50 (altuera) × 63 (zabalera) cm
Egile-eskubideakjabetza publiko
Kokapena
LekuaJacquemart-André museoa
BildumaJacquemart-André museoa
Inbentarioa234

Modeloaren aurkezpena edo Modeloaren hasiera (frantsesez: Les Débuts du modèle) Jean-Honoré Fragonard margolari frantsesak 1769an margotu zuen mihise txiki bat da (50 x 63 zm.). Margolana Parisko Jacquemart-André museoan erakusten da. Rokoko estiloan kokatzen da.[1]

Bildumagintza eta kontenplazio pribaturako kabineteko koadro bat da, formatu txikikoa. Horrelako lanak ohikoak ziren Frantziako Rokokon, hau da, eszena intimo edo erotikoak jasotzen zituen lan txikiak. Eszena ingurune garaikide batean kokatzen zen.

Marolanean neska gazte bat ikusten dugu. Nekak bere burua modelo gisa posatzeko aurkeztu da; bere amak lagundu dio eta azken honek ez du lotsarik neskaren bularrak margolariari erakusteko. Amak margolari begira dago bere iritzia ezagutzeko. Halaber, margolariak irrifarrez neskaren gorputza baloratzen ari eta, aldi berean, haren gonak altxatzen ari da hobeto ikusteko.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]