Moja Domingotarren Eliza eta Komentua
| Moja Domingotarren Komentua | |
|---|---|
Fatxada nagusia | |
| Kokapena | |
| Herrialdea | |
| Probintzia | |
| Udalerria | Tutera |
| Koordenatuak | 42°03′47″N 1°36′37″W / 42.06316°N 1.61025°W |
![]() | |
| Historia eta erabilera | |
| Irekiera | 1623 |
| Izenaren jatorria | Our Lady of the Rosary (en) |
| Elizbarrutia | Tuterako elizbarrutia |
| Arkitektura | |
| Estiloa | manierismoa |
Moja Domingotarren Komentua eta Errosarioko Ama Birjinaren Eliza Tuteran (Nafarroa) XVII. mendean eraikitakoak dira.[1]. Tuterako Alde Zaharrean dago kokatuta.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komentua 1623 eta 1635 artean eraiki zen. 1810an, Iberiar Penintsulako Gerran, militar frantsesek, beste hainbeste tokitan bezala, kaserna moduan erabili zuten. Aurreko fatxada, oso hondatuta zegoela, 2000-2001 urteetan berritu egin zen.
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Komentuak latindar gurutzearen planta du, hiru nabekin. Nabeak, gurutze formako zutabeez bananduta dagoena, 30 metroko luzerako bost tartetan bereizita daude. Upel erdiko ganga du gurutzaduran. Oinplanoak bost tarte ditu, koru garaia oinetan eta upel‑erdiko gangak ilargixkadunak, gurutzaduraren erdiko tartean izan ezik, hor linterna batez amaitzen den petxina gainetan laranjaerdi-formako kupula batez estalirik baitago. Eliza honi XVII. mendearen azkenera igeltsuzko eta pinturazko apainketa bat egin zitzaion; eta XVII. mendeko harrizko fatxada jator bat jarri zioten: gorputz zut bakarreko fatxada, bi solairutako beste batez konbinatuz, hiru kaletan zatiturik lehengoa eta bakarrean bigarrena. Bao batzuen eta erdi-puntuko arku baten azpian, giza irudi eta landare gaiak dituen mentsulaz oso ederturiko pilastrak alboetan dituela; gorputz bakarreko atari handi baten bidez alaitzen dira bere paramentuak.
Oro har, estiloa apaingarri barrokozko manieristan egina izan zen. Kanpandorre oktogonala du, adreiluz egina, orratz esferikoaz burututa. Ikusgarriena harriz egindako fatxada nagusia da, XVII. mendeko ohikoa zen manierismo estilokoa; esaten da Madrilgo Mesedeetako Elizaren antzekoa dela. Barruan, erretaula nagusia dago, Francisco Gurrea tuterarrak egina estilo barrokoan baina elementu churriguerescoez ornitua. Aipatzekoak dira baita ere Berdusanek 1689an egin zituen margolanak.[2]

Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ García Gainza, M.A., Heredia Moreno, M.C., Rivas Carmona, J. eta Orbe Sivatte, M. (1980). "Merindad de Tudela". Catalogo Monumental de Navarra, Bianako Printzearen Instituzioa, Iruñeko Artzapezpikutza, Nafarroako Unibertsitatea, I. liburuki, 492 or.
- ↑ https://web.archive.org/web/20160413144544/http://www.enciclopedianavarra.com/navarra/tudela/17641/10
