Moskuko metroko istripua
Moskuko Metroko istripua | |
---|---|
81-740/741 serieko trena, istripua izan zuenaren antzekoa. | |
Lekua | Mosku Errusia |
Data | 2014ko uztailaren 15a |
Istripu mota | Trena errailetik irtetea |
Heriotzak | 23 |
Zaurituak | 160 inguru |
Moskuko metroko istripua 2014eko uztailaren 15an Moskuko metroan gertatu zen tren-istripua izan zen. Guztira 21 lagun hil ziren eta 160 inguru zauritu.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken bi urteetan Moskuko metroan gertatutako istripurik larrienetako bat izan zen. 2012ko ekainaren 5ean, trenean zihoazen 4.500 bidaiariak atera behar izan zituzten, Lenina liburutegiaren eta Ojotni Riad geltokien artean piztutako sute baten ondorioz[1].
Gertakariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Itzalaldi baten ondorioz, trenbideko seinaleak itzali zirenean, gidariak gelditu egin zuen trena, eta hura bidetik atera zen. Iturri ofizialen arabera, hildakoak hogei dira, baina zaurituak ehun inguru dira. Osasun zerbitzuek hirurehundik gora lagun atera behar izan zituzten treneko bagoietatik. Ezbeharra hiriaren ekialdean jazo zen, Slavianski Bulvar eta Park Pobedy geltokien artean.
Istripuaren arrazoiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Argindarrak izandako etenaldi batek eragin zuen istripua; seinaleen sistemak huts egin zueneta, hortaz, trena berehala gelditu zen, larrialdi zerbitzuen arabera. MOESK konpainia elektrikoak azaldu zuenez, argindarrak ez zuen etenaldirik izan[2].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ https://web.archive.org/web/20140720112239/http://www.berria.eus/albisteak/93964/tren_bat_bidetik_atera_eta_gutxienez_hogei_bidaiari_hil_dira_moskun.htm Berria, 2014-07-15
- ↑ http://www.eitb.eus/eu/albisteak/mundua/osoa/2412610/istripua-moskuko-metroan--gutxienez-3-pertsona-hil-dira/ EiTB, 2014-07-15