Edukira joan

Movimiento Para el Desarme y la Libertad

Wikipedia, Entziklopedia askea

Bakerako, desarmerako eta askatasunerako mugimendua (gaztelaniaz, Movimiento Para el Desarme y la Libertad, MPDL) Espainiako Gobernuz Kanpoko Erakundea da, Madrilen 1981ean ospatu zen Bakerako, desarmerako eta askatasunerako kontzentrazioaren inguruko jarduera bakezalearen ondorio gisa sortua 1983an.

Bere lan esparru nagusiak giza eskubideak, bakegintza, laguntza humanitarioa eta arrazismoaren eta xenofobiaren kontrako jardunak dira. Bere helburuak lortzeko bakearen, desarmearen, askatasunaren, berdintasunaren, elkartasunaren eta jende eta herrien arteko bizikidetasunaren printzipioak zabaltzen eta babesten ditu.

Lan eremu geografikoari dagokionez, bere historian zehar gero eta gehiago zabaldu da, eta elkarlan, garapen eta laguntza humanitarioko hainbat proiektutan parte hartu du. Atzerrian gatazka armatuen eta txirotasunaren aurrean egiten duen lanaz gainera, gizarte garatuetan garabidean diren herrialdeetako egoeraz ohartarazteko egiten du lan, herritarren parte-hartzea bultzatzeko, batetik, eta arrazismoa eta xenofobia saihesteko, bestetik. Intolerantziaren aurka, bestalde, mintegiak, iheslarien zainketa eta gazteei zuzenduriko kanpainak egiten ditu MPDL erakundeak.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]