Mozkor
- Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.
Mozkor | |
---|---|
![]() | |
Deskribapena | |
Mota | substance intoxication (en) ![]() ![]() intoxikazioa |
Espezialitatea | medical toxicology (en) ![]() |
Arrazoia(k) | alkohol kontsumoa |
Identifikatzaileak | |
GNS-10 | F10.0 eta T51 |
GNS-9 | 305.0 eta 980 |
MedlinePlus | 002644 |
eMedicine | 002644 |
MeSH | D000435 |
Mozkorra edo hordia alkoholdun edariak neurri handian hartzeagatik pertsona batengan sortzen den asaldura-egoera da, besteak beste mugimendu baldarrak, euforia eta erasokortasuna eragin ditzakeena. Ondorio fisikoak ere ekar ditzake, hala nola biharamuna, goralarri edo buruko mina; muturreko egoeretan delirium tremens sindromea ere ekar dezake. Gizarte zenbaitetan, mozkorra jai, parranda edo ongi pasatzearekin lotzen da baina adikzioa, auto istripuak eta bestelako gizarte arazo larriak ere ekartzen ditu; horrela, mozkorrak maiztasun handiz harrapatzen dituen pertsona, bere osasunerako ondorio larriak eraginez, alkoholismoa pairatzen duela esaten da.