Mr. Mercedes
Mr. Mercedes | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Stephen King (mul) | |||
Argitaratze-data | 2014 | |||
Izenburua | Mr. Mercedes | |||
Jatorrizko herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak | |||
Argitaletxea | Charles Scribner's Sons (en) | |||
Orrialdeak | 454 | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | crime fiction (en) | |||
Hizkuntza | estatubatuar ingelesa eta ingelesa | |||
Historia | ||||
Jasotako sariak | ||||
kronologia | ||||
|
Mr. Mercedes, euskaraz: «Mercedes Jauna», 2014ko Stephen King estatubatuarrak idatzitako detektibe eleberri bat da. 2014ko ekainaren 3an argitaratua izan zen.
Trilogia baten lehen eleberria da, beste biak Finders Keepers (2015) eta End of Watch (2016) dira.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eguna argitu aurretik, ekonomikoki gainbehera dagoen AEBetako hiri batean, ehundaka langabetuk iragarki batean agertutako lan eskeintzal lortzeko asmoz bulego bat noiz irekiko zain daude. Helburu horretarako ilada eginez gaupasa egin dute.
Bapatean, Mercedesauto bat egunsentiko laino hortz artetik agertu eta zain dagoen jendearen gainera zuzenduko da. Gidariak aurrean topatzen duen oro jo ta bertan garbitu edo zaurituko du. Orduan, autoak atzera egin eta berriz ere haien aurka egingo du. Hiltzaileak zortzi hildako eta hamabost zauritu utzita ihes egingo du.
Handik hilabete batzutara, Bill Hodges, jada erretiroa hartutako polizia ohia argitu gabeko kasu horrekin obsesionatua jarraitzen du, eta halako batean sarraski horren arduraduna dela dioen norbaiten gutun anonimo bat jasoko du.
Brady Hartsfield jaio zen etxean bere ama alkoholikoarekin batera bizi da. Gidatzen zuen Mercedesaren pneumatikoek jandearen gainetik pasatzean zirenean heriotz sentsazio horretaz gozatu zuen.
Telesaila
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mr. Mercedes (telesaila) (2017)