Mugimendu homosexualak

Wikipedia, Entziklopedia askea
LGBT manifestazioa Toulousen.

Lehenengo mugimendu homosexualek, XIX. mendearen erdian Europa mendebaldeko estatuetan eta haien kolonietan izan zuten hasiera. Bertan, sodomia ilegala zen eta homosexualak kartzeleratuak izaten ziren (5-10 urte bitarteko zigorrak eta batzuetan betiko kartzela zigorrak).

Egoera honen ondorioz, homosexualitatea zigortzen zen lekuetan despenalizazioa aldarrikatzen zuten iniziatibak sortzen hasi ziren. Hasieran lehenengo aktibisten akzio indibidualak izan ziren, baina mendearen amaieran Alemanian (Weimarren Errepublikan izan zen garai aktiboena) elkarte batzuk antolatzen hasi ziren homosexual maskulinoen praktiken despenalizazioa lortzeko helburuarekin.

1897. urtean, munduko lehenengo elkarte homosexuala sortu zen haien eskubideen alde borrokatzeko, Batzorde Zientifiko Humanitarioa (WhK). Elkarte honen helburua, Alemaniako kode penalaren 175. artikuluaren kontra egitea eta homosexualen eta transexualen onarpen soziala lortzea zen. 5000 sinadura baino gehiago lortu zituzten baina ez zen onartua izan Alderdi Sozialdemokrataren gutxiengoaren laguntza izan zuelako.

WhK-ren sortzaile batek, Magnus Hirschfeld, Ikerketa Sexualerako Institutua sortu eta zuzendu egin zuen. Instituzio honen helburua sexologia bere aspektu guztietan ikertzea zen. Sexualitatearen ikerketarako kongresu internazionalak antolatzeagatik nabarmendu zen, Erreforma Sexualerako Liga Mundiala sortzeagatik eta baita erreforma sexuala zabaltzeagatik, homosexualen eta transexualen eskubide zibilak eta onarpen soziala erreklamatuz. XX. mendearen hasieran munduko bigarren LGBT erakundea sortu zuten, Propioen komunitatea. Erakunde honen fundatzaileen ideala gizon maskulinoen arteko maitasun homosexuala eta eredu grekoko pederastia zen. Gizon gay-en maskulinitatea defendatzen zuten. Garaiaren homosexualitateari buruzko teoria-medikuek errefusatzen zituzten homosexual afeminatuen estereotipoa zabaltzen zutelako. Elkarte honek munduko lehen aldizkari homosexual erregularra kaleratu zuen. 20. hamarkadan WhKrekin 175. artikuluaren abolizioaren aldeko borrokan parte hartu zuten.

1920. urtean Hans Kahnertek Alemanen Laguntasun Elkartea sortu zuen. Honen helburua homosexual alemanen artean adiskidetasuna sortzea zen. Erreforma legalean homosexualak parte hartzeko deialdi bat egin zuen elkarteak.

Weimar-en Errepublikako prentsa askatasunak hainbat publikazio homosexualen agerpena ahalbidetu zuen (egunkariak, aldizkariak, pelikulak…). 1929. urtean WhK-k beste erakunde homosexualen babesarekin, Reichstagera despenalizazioaren eskaera berreraman zuen. Oraingoan, komite parlamentario batek artikulua ezabatzeko lege proiektu batez aritzea lortu zuen. New Yorkeko burtsaren jausialdiak kausatutako krisi finantzarioaren eta erregimen naziaren igoeraren (1933) ondorioz, lege berriaren proiektua eta tolerantzia desagertu egin ziren.

Mugimendu honen bigarren fasea, mugimendu homofiloa termino grekoarekin (homos, berdin; filia, maitasuna) ezagutzen da, 1945tik-1969ra doana. Sexuari garrantzia kendu eta maitasunari eman zitzaion; homosexualen irudi ezkorra eta estereotipatuagatik urrundu nahi izan zuten garai honetako taldeek. Horretarako, bi baliabide erabili zituzten: homosexualitateari buruzko ezaguera zientifikoa zabaldu eta homosexualak eremu pribatuan desberdinak izan arren, pertsona normalak zirela gizarteari erakutsi.

Garai honetako taldeetako kideak ez zeuden armairutik ateratzeko prest ia mendebaldeko estatu gehienetan kartzelatuak izateko arriskua sufritzen zutelako eta garaiko iritzi publikoan homofobia nagusi zelako.

Garai honetan hainbat erakunde homofiliko Europa eta Amerikako estatu askotan sortu ziren. Talde hauen zeregina homosexualitateari buruzko ezagutza zientifikoak hedatzeko eta homosexualitatea ikuspuntu positibo batetik tratatzeko aldizkarien argitalpena izan zen.

Homofilo terminoaren erabilera bertan behera geratu zen Gay askapen-mugimendu berriaren sormenaren ondorioz 1969. urtean, eta mugimenduaren hirugarren fasea etorriko da: LGBT askapen-mugimendua (1969tik gaur egun arte).

1969 ko ekainaren 28an New Yorkeko gay komunitateak jasan zituen eraso polizialen ondorioz gertatutako Stonenwallen istiluak inflexio puntu bat izan ziren mundu osoko homosexualen eskubide zibilen borrokan. Istiluak hiru egun iraun zuten eta elkarte homofiliko txikiak batzeko balio izan zuen. Uztailean, New Yorken Gay Askapen Frontea (GLF) sortu zen eta urte amaierarako estatu osoko unibertsitate eta hirietan taldeak zituen. Antzeko helburuak zituzten hainbat elkarte sortu ziren mundu osoan zehar.

GLFak, Stonewalleneko istiluak oroitzeko, manifestazio baketsu bat antolatu zuen. Garai hartatik gaur egun arte Gay Harrotasunaren jaialdia data horren inguruan ospatzen da.

Stonewalleneko istiluek, 60. hamarkadako pentsamoldearen aldaketari, iraultza sexualari, mugimendu feministari eta gutxiengo arrazen eskubide zibilen borrokari esker arrakastatsuak izan ziren. Aurreko belaunaldiko aktibistek onarpen soziala lortu nahi zuten baina, Stonewalleneko ondorengoek giza onarpena, integrazioa eta eskubideen parekatze osoa exijitzen zuten.

Europako eta Amerikako ia estatu gehienetan homosexualitatearen despenalizazioa zailtasunez lortu zen. XX. mende amaierako eta XXI. mende hasierako taldeek gainerako estatuetan praktika homosexualen despenalizazioaren aldeko borroka jarraitu zuten baina haien aldarrikapen nagusiena elkarketa zibil eta sexu bereko ezkontzak lortzea izan da. Bikote homosexualen eskubideak beste hiritarren eskubideekin parekatzeko eguneroko gaietan (Oinordekotzak, bikotearen giza-segurantzarako sarbidea, onura fiskalak …)

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]