Muinoetan - baso birjina
Muinoetan - baso birjina | |
---|---|
Jatorria | |
Sortzailea(k) | Ivan Rabuzin (en) |
Sorrera-urtea | 1960 |
Mugimendua | Naïfa |
Ezaugarriak | |
Materiala(k) | olio-pintura eta Margo-oihala |
Dimentsioak | 116,7 () × 69,2 () cm |
Genero artistikoa | paisaia margolaritza |
Deskribapena | |
Kokapena | |
Lekua | Croatian Museum of Naïve Art (en) |
Bilduma | Croatian Museum of Naïve Art (en) |
Historia | |
Erakusketak | Europeana 280 |
Muinoetan - baso birjina (kroazieraz : Na bregovima - prašuma) Ivan Rabuzin artista kroaziarraren 1960ko margolana da.[1] Lana Naïf estilokoa da.
Deskribapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]
69,2 x 116,7 zm.ko tamainua du. Olio-margo teknikaz egina, Zagrebeko Kroaziako Naïf Arte Museoan ikus daiteke.
Estilo naïf Ivan Rabuzinen lanetan ohikoa da; zirkulu edo forma biribilen segidan oinarritutako paisaia liriko eta idealizatuak, baikortasunez eta espiritualtasunez beteak. Bere estiloa arte naifaren garapenerako ekarpen paregabea eta handia dela aitortua da mundu osoan.[2] Bere lanak erraz ezagutzen dira estilizazioaren eta abstrakzio geometrikoaren konbinazioari esker. Bere margolanetako koloreek irudien kokapena eta tamaina nabarmentzen dute, haien esanahi eta garrantzia sinbolikoa nabarmenduz.