Mundo Insociable
![]() |
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Mundo Insociable | |
---|---|
Datuak | |
Musika mota | punk |
Urteak | 2006 |
Mundo Insociable 2006ko Urrian jaio zen Punk Rock musika talde gasteiztarra da. Taldea Gilenek (baxua) eta Borjak (gitarra) banda bat sortzeko elkartzea eta bateria bat bilatzea erabaki zutenean jaio zen. Saul, orain arte beste proiektuetan aritu izan zena, izan zen baketak hartu zituena. Hortik gutxira Totxu batu zitzaien bigarren gitarra bezala.
Taldearen garapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2007ko udan, arrazoi pertsonalak zirela eta, Totxuk taldea utzi behar izan zuen eta taldeak deskantso hilabete batzuetan murgildu zen entseguak alde batera utziz. Taldea bizirik zirauen, baina momentu honetan deskantso eta taldearen asmoei buruzko erreflexioan murgildurik zegoen.
Hilabete batzuk geroago berriro elkartu ziren eta oraingoan Yeray izango zen Totxuren lekua beteko zuena. Berarekin -M-I bere bizitzaren etapa berri batean murgildu zen eta maiztasun gehiagorekin ekin zion kontzertuak emateari. Batez ere antifaxismoaren alorreko festibal eta kontzertu desberdinetan, Gaztetxeetan eta taberna desberdinetan.
Taldea, duen estilo propioagatik bereizten da. Honetan gaur egungo Punk Rock-aren akorde propioak eta gure eskualdean 1980ko hamarkadaren amaieran entzundako Rock Radikalaren soinuak konbinatzen dira. Letrei dagokienez mezu zehatza eta zuzenago bat dutenak eta pertsonalagoak direnak bereiztu daitezke.