Murder Mystery

Wikipedia, Entziklopedia askea
Murder Mystery
Jatorria
Argitaratze-data2019
IzenburuaMurder Mystery
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoamisteriozko zinema, film komikoa eta ekintza-filma
Iraupena97 minutu
Grabazio lekua(k)Comoko aintzira
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)Kyle Newacheck
Gidoigilea(k)James Vanderbilt (en) Itzuli
[[Kategoria:James Vanderbilt (en) Itzuli idatzitako filmak]]
Antzezlea(k)
Ekoizpena
EkoizleaBeau Flynn
James Vanderbilt (en) Itzuli
Tripp Vinson (en) Itzuli
Adam Sandler
Allen Covert
James D. Stern

[[Kategoria:James Vanderbilt (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
[[Kategoria:Tripp Vinson (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]


Konpainia ekoizleaHappy Madison Productions (en) Itzuli
Netflix
[[Kategoria:Happy Madison Productions (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaTom Costain (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRupert Gregson-Williams (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaAmir Mokri
Jantzi-diseinatzaileaRenée April (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaFrantzia eta Comoko aintzira

netflix.com…
IMDB: tt1618434 Filmaffinity: 682072 Allocine: 178854 Rottentomatoes: m/murder_mystery Metacritic: movie/murder-mystery Netlix: 80242619Edit the value on Wikidata
BideoaYouTube

Murder Mystery 2019an Netflixen[1] estreinaturiko estatubatuar komedia eta misterio filma da, Kyle Newacheck-ek zuzendurikoa eta James Vanderbilt-ek idatzirikoa. Happy Madison Productions, Endgame entertainment, Vinson Films, Tower Hill Entertainment, Mythology Entertainment eta Denver and Delilah Productions ekoiztetxeen arteko koproduzio bat da, Netflix izanik filmaren nazioarteko enpresa banatzailea[2]. Filma Jennifer Aniston, Adam Sandler eta Luke Evansek protagonizatzen dute. Izugarri aberatsa den gizon baten hilketan murgildurik amaitzen duen bikote amerikar ezkondu baten ikerketan oinarritzen da filma.

2019ko ekainaren 14an estreinatu zen Netflixen eta lehenengo hiru egunetan 30.000 ikusle baino gehiagok ikusi zuten mundu osoan zehar. [3] 2019ko uztailean Netflixek publikatu zuen filma 73 milioi etxe desberdinetan ikusi zela lehenengo lau asteetan, kontuan izanda neurketa kontrola filmaren %70a ikustean zegoela[4]. Ordea, bistaratzeak 83 milioi etxeetara iritsi ziren neurketa kontrola lehenengo bi minutuetan ezarri zenean, Netflixen film originalen artean bosgarren postuan kokatuz, Extraction, Bird Box, Spencer Confidential eta 6 Underground filmeen atzetik.[3] Komediak hainbesteko arrakasta izan eta gero, 2019ko urrian Netflixek berretsi zuen filmearen sekuelan lan egiten hasiko zirela. [5]

Sinopsia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

Nick eta Audrey Spitz hamabost urte ezkonduta daramatzaten polizia agente eta ile-apaintzailea dira. Ezkontza egunean Nickek zin egin zion Audreyri Europara eramango zuela oporretan eta hamabost urte igaro dira egun seinalatua iritsi arte. Hegazkinean Charles Cavendish bizkonde aberatsa ezagutzen dute eta honek oporrak bere osabaren yatean igarotzera gonbidatzen ditu.

Spitztarrek bilera familiar baten erdian ikusten dute bere burua. Malcolm Quincek, Cavendishen osabak, bere senide eta hurbileko lagunak bildu ditu testamentuaren inguruko mezu garrantzitsu baten berri emateko. Malcolm testamentu berria sinatzen dagoen momentuan hil egiten dute eta Nick eta Audrey susmagarri nagusiak bihurtzen dira. De la Croix inspektorea Spitztarren atzetik ibiliko da hauek paraleloki hilketaren misterioa ebazten saiatzen diren bitartean.

Aktoreak eta pertsonaiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari eta nominazioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sari eta nominazioak
Saria Urtea Emaitza Kategoria Saritua(k) Erreferentziak
People´s Choice Award 2019 Irabazlea Komedia film gogokoena Murder Mystery [6]
Nominatua Gizonezko film-izar gogokoena Adam Sandler
Nominatua Emakumezko film-izar gogokoena Jennifer Aniston
Nominatua Komedia filmeko izar gogokoena Adam Sandler
Teen Choice Award 2019 Nominatua Aukerako udako filmea Murder Mystery [7]
Nominatua Udako filmeko gizonezko aktore onena Adam Sandler
Nominatua Udako filmeko emakumezko aktore onena Jennifer Aniston

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) «Misterio a bordo | Sitio oficial de Netflix» www.netflix.com (Noiz kontsultatua: 2021-02-27).
  2. (Gaztelaniaz) SensaCine. Reparto de Criminales en el mar : Equipo Técnico, Producción y Distribución. (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  3. a b (Ingelesez) «These Are Netflix’s 10 Most Popular Original Movies» Bloomberg.com 2020-07-15 (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  4. (Ingelesez) Hipes, Patrick; Hipes, Patrick. (2019-07-17). «Netflix Reveals Viewer Data For ‘Our Planet’, ‘Dead To Me’, ‘Always Be My Maybe’, More» Deadline (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  5. (Ingelesez) «'Murder Mystery' Sequel in the Works at Netflix (Exclusive)» The Hollywood Reporter 2019-10-11 (Noiz kontsultatua: 2021-02-28).
  6. (Gaztelaniaz) de 2019, 10 de Noviembre. «Todos los ganadores de los People’s Choice Awards 2019» infobae (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).
  7. (Ingelesez) «Teen Choice Awards 2019: See the full list of winners and nominees» EW.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-01).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]