Murgia (Oñati)
- Artikulu hau Oñatiko auzoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Murgia (argipena)».
Murgia | |
---|---|
Euskal Herria | |
Kokapena | |
Herrialdea | Gipuzkoa |
Udalerria | Oñati |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°01′25″N 2°23′51″W / 43.02355459°N 2.39745482°W |
Demografia | |
Biztanleria | 82 (2022) |
Murgia (-a artikuluarekin, deklinatzean Murgira, Murgiko...) Oñatiko baserri-auzoa da, herriko nukleotik hego-ekialdera, Berezaotik Ubao errekak bereizuta. 93 biztanle zituen 2020ko erroldan[1].
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Baserri batzuk multzokatuta dauden nukleo bat bada Oñatitik 2 kilometrora, non Murgiko elizatxoa (Asentzioko ermita bertakoentzat, edo Igokundearen baseliza) eta eskola zaharra (orain auzotarren txokoa) aurki daitezkeen. Nukleo honetatik gertu dago Jauregi baserria, irudi enblematikoa duena: 21. mendearen lehen laurdenean Eroskik esnea saltzeko darabilen irudiaren jatorria da baserri honen profila (eraldatua, ezker-eskuin ardatzei buelta emanda), eta baita Oñatiko baserri-auzoen karteletako adierazgarria
Beste baserri batzuk sakabanatuago daude, esate baterako Santa Kruz errota edo Maristegi baserria. Nekazaritza esplotazio gisa Oñatin oraindik lantzen den azken baserrietako batzuk Murgian daude halaber[2].
Demografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Murgiko biztanleria |
---|
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Murgiko eskola zaharra, txokoa 21. mendean.
-
Asentzioko edo Igokundearen baseliza.
-
Jauregi baserria.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Eustat. «Biztanleria Gipuzkoako biztanleria-entitateka, sexuaren, adin-taldeen eta naziotasunaren arabera.» eu.eustat.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-15).
- ↑ Urkia, Jose Angel; Fernandez, Luistxo. «Araotz eta Oñatiko beste auzo batzuetan» Eibar.ORG | Eibarko peoria (Noiz kontsultatua: 2021-08-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Oñatiko auzoak | ||
---|---|---|
Arantzazu • Araotz • Berezao • Errekalde • Garagaltza • Garibai • Goribar • Larraña • Lezesarri • Murgia • Olabarrieta • Olakua • Santxolopetegi • Torreauzo • Uribarri • Urrexola • Zañartu • Zubillaga |