Muruetagane

Wikipedia, Entziklopedia askea

Muruetagane Gautegiz-Arteagako auzoa eta mendatea da, herriko kanpoaldean kokatutakoa. Gautegiz-Arteagatik eta Ibarrangelutik abiatuta hiru bide daude auzora ailegatzeko, BI-3223, BI-2237 eta BI-2238 errepideak. 2007. urteaan Bizkaiko foru aldundiak proiektu bat aurkeztu zuen, errepideak bat egiten duten tokian, biribilgune bat eraiki eta bidegurutze arriskutsua kentzeko. Lanak 2008. urtean burutu ziren.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

San Antolin baseliza, itsasoaren mailatik 160 metrora dago. Nabe bakarreko eraikin laukizuzenak osatzen du. Ezaugarririk nabarmenena sarrera da, atea, erdi-puntuko arkuduna, eraikinaren hegoaldeko fatxadan dago.

Baselizaren sorrera ezezaguna den arren, 1949. urtean eraikina erabat birmoldatu zen, gaur egungo itxura izan arte.

Inguru naturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Auzoaren ondoan "Baratze" izeneko baserri-eskola dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Bizkaia
Artikulu hau Bizkaiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.