Muskizko findegia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Muskizko findegia
Petroleo birfindegia eta Muskiz.JPG
Muskizko findegiaren aireko ikuspegi orokorra.
Kokapena
Herrialdea  Euskal Herria
Probintzia  Bizkaia
Herria Muskiz
Koordenatuak 43° 19′ 40″ N, 3° 06′ 31″ W / 43.32767222°N,3.10870556°W / 43.32767222; -3.10870556Koordenatuak: 43° 19′ 40″ N, 3° 06′ 31″ W / 43.32767222°N,3.10870556°W / 43.32767222; -3.10870556
Historia eta erabilera
Irekiera1970
Arkitektura
Webgunea http://petronor.eus/eu/

Muskizko findegia Bizkaiko Muskiz udalerrian dagoen petrolio findegi bat da. Petronor konpainiaren jabetzakoa da.

Egun 900 pertsona ingururi ematen dio enplegua zuzenean, baina zuzenean ez dena eta eragindakoa kontuan hartuta, 6.000 baino gehiago dira langileak, beraz, zonaldean enplegu gehien sortzen duen enpresa da[1]

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Konpainia sortu eta urte gutxira, 1970ean, Iberiar Penintsulako ahalmen handieneko findegia jarri zuten bertan martxan. Findegi hori Europako garrantzitsuenetarikoa ere bazen. Faktoriak 6 milioi tona gasolio gordin prozesatzen zituen hasieran, eta, hamarkadaz hamarkada, berritzeko eta hobetzeko prozesuan izan da etengabe. Hala, 11 milioi tona petrolio baino gehiagoko negozio-bolumena du gaur egun.

Petronorrek, Muskizko Findegia eraikitzeaz batera, Bilboko superportuaren zati handi bat finantzatu zuen 70eko urteetan, eta horixe izan zen bere inguruan egin zuen lehen ekimenetariko bat. 1980ko hamarkadara iritsi arte ia geldirik egon zen arren proiektu hori (ordu arte kai-mutur bakarra eraiki zuten), Petronorrek, lehiakortasuna sendotzeko portu garrantzitsu batean jarduteak zer garrantzitsua zen jakinik, ia hasiera-hasieratik erabili zuen portua, eta petrolioa Muskizeraino garraiatzeko oliobide txiki bat eraiki zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Enplegua. Findegia. Petronor.eus

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Muskizko findegia