Musua (Klimt)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Musua
The Kiss - Gustav Klimt - Google Cultural Institute.jpg
Jatorria
SortzaileaGustav Klimt
Sorrera-urtea1907
Jatorrizko izenburuaDer Kuss (Liebespaar) eta The Kiss
MugimenduaSinbolismoa
Art Nouveaua
Ezaugarriak
Materiala(k)olio-pintura, Urrebitsa eta Margo-oihala
Dimentsioak180 (altuera) × 180 (zabalera) cm
Genero artistikoaerretratua
Egile-eskubideakjabetza publiko
Deskribapena
Iconclass41A632
Kokapena
LekuaBelvedere Galeria
BildumaBelvedere Galeria
Inbentarioa912
Historia
ErakusketakEuropeana 280

Musua Gustav Klimt austriar margolariaren koadroa da, 1907 eta 1908 bitarte margotu zuena. Olioa pintura oihal gainean eta urre-hostoak oihal gainean teknikak erabili zituen eta gaur egun Vienako Belvedere jauregian gordetzen da. Klimten urrezko aroari dagokion koadroa da eta bere lan guztietatik nabarmenetakoa.

Uste da modelo bezala bere burua eta haren neska laguna, Emilie Flöge erabili zituela.[1].


Koadroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Koadroan elkar musukatzen ari den bikote bat azaltzen da, beren gorputzak aski estaliak dauden bi kapekin, bata laukizuzen beltzez eta zuriez ornitua, indarraren eta gizontasunaren sinbolo, eta bestea, biribil koloredunez eta lorez ornitua, emakumea irudikatzen duena, belauniko eta begiak itxita dituena. Bikotez lorez betetako zoru baten gainean irudikatzen da eta badirudi emakumea bertan sustraitua dagoela. Uler daiteke hortaz, emakumea dela bizitza ematen duena eta maitasuna luzaroan finkatzen duena. Maitaleak eztei jantziak dituzte, ezer gerta ez dakikeela dirudi eta hala ere amildegi baten aurrean daudela dirudi. Koadroa hainbat modutara interpretatu daiteke: bai bikotea amildegi baten ertzean egotea estasiaren irudikapen gisa, bai maitasuna hauskorra dela irudikatzea, eta beraz, haustear dagoen bikote bat azaltzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Gilles Néret, Gustav Klimt 1862 – 1918. Le monde comme une forme féminine, TASCHEN, Cologne, 2011

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]