Mutxarda

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mutxarda
stonemasonry tool (en) Itzuli, impact tool (en) Itzuli eta mailua

Mutxarda harginen mailu handi mota da, buruaren bi aldeak altzairuzko haginez hornitua.

Harria garbitzeko, berdintzeko edo akabera koskatua emateko erabiltzen da. Akaberari mutxardadura edo mutxardatua deritzo. Erabiltzeko, langileak harria jotzen du buru zapal hagindunekin, aurrez pikotxaz berdindua dagoena. Hormigoian ere erabiltzen da, sarri pieza baten itsaskortasuna hobetzeko hormigoi berria isurtzeko asmoarekin.

Itxura askotako mutxardak daude, eskuko mailuetatik makina elektriko handietaraino, baina oinarrizko ezaugarri funtzional bera dute denek: hagin piramidal edo konikozko laukiteria metalezko haga baten muturrean.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]