NBA All-Star Weekend

Wikipedia, Entziklopedia askea
NBAko All-Star Asteburua» orritik birbideratua)
Jump to navigation Jump to search

NBA All-Star Weekend (euskaraz literalki: NBAko Izar Guztien Asteburua) urtero NBA saskibaloi ligaren erdialdeko asteburu batez ospatu ohi den kirol ikuskizun-ospakizuna da. AEBko nahiz mundu osoko kirol hedabideetan jarraipen eta ohiartzun handia izan ohi du.

Ekitaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako ekitaldi eta lehiaketa hauek osatzen dute:

Ostiralez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Jam Session: Zaletuei bereziki eskeinia, bertan jokalariak aurrez-aurre ezagutu eta haien sinadurak bildu ditzazkete.
  • NBA All-Star Weekend Celebrity Game: NBAko jokalari ohiez, WNBAko emakumezko jokalariez, aktoreez, musikariez nahiz beste kiroletako kirolariez osatutako bi saskibaloi talde lehiatzen dira.
  • Rookie Challenge: Rookie edo hasiberrien (NBAn lehen denboraldia duten jokalariak) eta Sophomores (NBAn bigarren denboraldia daramaten jokalariak) jokalarien arteko partidua.
  • D-League Dream Factory Friday Night: 2008tik ospatzen da, birrintze, hiruko eta H-O-R-S-E lehiaketek osatzen duten gaualdeko ikuskizuna da.

Larunbatez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Slam Dunk Contest: Birrintze lehiaketa, erabateko ikuskizuna, asteburu honetako hiru lehiaketa ikusienetako a da.
  • Three-Point Contest: NBAko hiruko jaurtitzaile onenen arteko lehiaketa, asteburu honetako hiru lehiaketa ikusienetako a da.
  • Skills Challenge: jokalarien arteko trebezia lehiaketa, oinarri postuko jokalariak lehiatzen dira, euren abiadura, baloi maneiua eta arintasuna ikusgai jartzen dute.
  • Shooting Stars: NBAko jokalari ohi batek, WNBAko emakumezko jokalari batek eta jokalari mitiko batek parte hartzen duten jaurtiketa lehiaketa da.

Igandez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • All-Star Game: Ekialde eta Mendebaldeko konferentzien arteko partidu nagusia.
  • MVP Saria: Aurreko partiduko jokalari onenari ematen zaion saria da.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]