Edukira joan

Na-dene hizkuntzak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Na-dene hizkuntzak
Datu orokorrak
Hizkuntza sailkapena
giza hizkuntza
hizkuntza autoktono
Ameriketako jatorrizko hizkuntzak
indigenous language of North America (en) Itzuli
Hizkuntza kodeak
Glottologatha1245
IETFxnd

Na-dene hizkuntzak —batzuetan nadene, na-dené, tlina-dene edo atabaskera-eyak-tlingit izenez ere ezagunak— Ameriketako berezko hizkuntzen familia bat da. Haren barruan sailkatuta daude atabaskera, eyakera eta tlingitera, besteak beste. Lehen, haida hizkuntza ere sartzen zuten talde honetan, baina gaur ez da hala sailkatua.

Wikipedia Navajo hizkuntzan, Na-Dene familiako mintzaira batean hain zuzen.

1915. urtean proposatu zuen Edward Sapir hizkuntzalariak familia honentzako Na-Dene izena, Haida hizkuntzan Na herria delakoan, eta atabaskar hizkuntza gehienetan Dene eta antzeko formak orokortuak direlako pertsona eta herria adierazteko.

Gerora, Haida multzotik kanpo utzi zen, baina familiaren izendapena finkatuta zegoen ordurako.[1]

Amerindiar hizkuntza ugarietan familiak eta sailkatzeak guztiz adostuta egon ez arren, Na-Dene familiaren barne antolakuntza ondo finkatua dago:

Na-Dene herrien eta gainerako amerindiarren arteko bereizketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Multzo honen bateratasuna hain handia da non, Joseph Greenbergek hizkuntza amerindiar guztien sailkapenari ekin zionean 20. mendeko bigarren zatian, hizkuntza multzo handi bi egin zituen: Na-Dene bata eta Amerind izenekoa bestea, azken honek hartuz Kanadako algonkinoetatik Patagoniako mintzairetaraino (multzokatze honetan aparte geratzen dira Inuit herriak eta beren hizkuntzak). Gerora, Amerind taldearen bateratasuna funtsik gabekotzat jo dute askok, edo aski ebidentziarik ez duela behintzat, baina Na-Dene familiarekin ez da horrelako zalantza edo polemikarik.[2]

Era berean, bereizgarri genetiko argiak agertu dira adierazten dutenak Na-Dene herrien genetika nolabait bereizia ageri dela Ameriketako beste herri indigenekiko. Gaur egungo Na-Dene herrietan, Erdialdeko eta Mendebaldeko herri siberiarren aztarna genetiko bat ageri da, ez dena ikusten beste herri amerindiar batzuetan. Era berean, paleo-eskimal gisa identifikatutako antzinako herriekiko lotura ereikusten da. Honek bat egiten du Amerikaren hiru populazio uholderen teoriarekin, zeinean amerindiar gehienak lehen populazio multzo batetik datozen, geroagokoa den Na-Dene populazioaren etorrera Amerikara (edo hedapena bederen Beringia edo Alaskatik), eta hirugarren uholdea Thule eta Inuit herriena litzateke.[3]

Banaketa geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hizkuntza multzo honetan, iparraldeko hizkuntza atabaskarrak, tlingitera eta eyakera, ingurune artikoan edo hango gertuko kostaldean nahiko eremu geografiko koherentean kokatu izan dira historikoki.

Ipar atabaskarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eyak eta Tlingitak gertukoak izan arren geografikoki, multzo espezifikoa osatzen dute hizuntza, zeinetan herri eta hizkuntza-izenetan askotan termino geografikoak nagusitu diren izendapenetan, endonimo amerindiarrak baino. Azpi sailkapen hau lukete hizkuntza hauek:

  • Ipar atabaskarrak
    • Hegoaldeko Alaskan
      • Ahtna (Atna, Ahtena, Copper River)
      • Dena’ina (edo Tanaina)
        • Lower Inlet Dena’ina
          • Outer Inlet
          • Iliamna
          • Inland
        • Upper Inlet Dena’ina
    • Alaska Erdialdea / Yukon
      • Koyukon
        • Deg Xinag (abeste izen batzuk: Deg Hit'an, Kaiyuhkhotana, Ingalik)
          • Lower Yukon River
          • Middle Kuskokwin
        • Holikachuk (beste izen batzuk: Innoko, Innoka-khotana, Tlëgon-khotana)
        • Koyukon (beste izen batzuk: Ten’a, Co-Youkon, Co-yukon)
      • Tanana–Tutchone
      • Kutchin–Han
        • Gwich’in (beste izen batzukKutchin, Kootchin, Loucheux, Loucheaux, Takudh, Tukudh, "Quarrelers")
          • Alaskako edo Mendebaldko Gwich’in
          • Kanadako edo Ekialdeko Gwich’in
        • Hän (beste izen batzuk:Han, Moosehide, Dawson, Gens du Fou, Han Gwich-in, Han-Kootchin, Hankutchin)
    • Ipar Mendebaldeko Kanada
      • Cordillera mendizerra
        • Erdialdeko Cordillera (beste izen bat; Tahltan-Tagish-Kaska)
          • Tagish (beste izen batzuk: Gunana, Nahane, Nahani, Si-him-E-na, "Stick Indians", Tagisch, Tahgish, Tahkeesh, Tahk-heesh)
          • Tahltan (beste izen batzuk: Nahanni, Keyehotine, Nahane, Nahani, Tahl-tan, Tatltan, Ticaxhanoten, Toltan)
          • Kaska (beste izen batzuk: Nahanni, Nahane, Nahani, Cassiar)
        • Hego-ekialdeko Cordillera
          • Sekani
          • Danezaa (beste izen batzuk: Beaver, Tsattine, Dunne-za, Deneza, Gens de Castor)
      • Mackenzie
        • Slavey–Hare (Slave ibaikoak)
          • Slavey (zenbait aldaeraz eta izen hauekin ere ezaguna: Dene Tha, Esclave, Nahane, Nahani, Slave)
          • Mountain (takdeen izenak: Montagnards, Nahane, Nahani, Sih gotine, Sihta gotine)
          • Bearlake (Takdeen izenak: Satudine, Sahtu gotine, Bear Lake)
          • Hare (also known as Kawchottine, Ka so gotine, Kancho, Kawchodinneh, Rabbitskins, Ta-na-tin-ne)
        • Dogrib (beste izen batzuk: Tli Cho, Tłįchǫ or Thlingchadine)
      • Chipewyar hizkuntzak
        • Dene Suline (beste izen batzuk: Chipewya, Dëne Sųłiné, Dene, Yellowknife, Montagnais, "Northern Indians", Copper Indians, Coppermine, Mithcocoman, Red Knife, T’atsan ottine, Tatsotine, Yellow Knife)
    • Tsetsaut (beste izen batzuk: Ts’ets’aut, Nahane, Nahani, Portland Canal, Wetalth)
    • Erdialdeko Columbia Britainiarra
      • Babine-Witsuwit'en (beste izen batzuk: North Carrier, Babine Carrier, Northern Carrier, Bulkley Valley, Lakes District, Western Carrier)
        • Babine (beste izen batzuk: Nadot’en, Nedut’en, Nat’oot’en)
        • Takla
        • Witsuwit’en (also known as Wetsuwet’en, Wets’uwet’en, Wet’suwet’en)
        • Moricetown
        • Francois Lake
      • Dakelh (beste izen batzuk Carrier, Dakelhne, Takelne, Takulli, Taculli, Takulie, Porteur, Nagailer)
        • Erdialdeko Carrier edo Goi Carrier (Upper Carrier)
        • Hegoaldeko edo Behe Carrier (Lower Carrier)
      • Chilcotin (beste izen batzuk: Tsilhqot’in, Tinneh, Chilkhodins, Tsilkotin)
      • Nicola (beste izen batzuk: Stuwix, Nicola-Similkameen) ()
    • Sarsi (beste izen batzuk: Sarcee, Tsuu T’ina, or Tsuut’ina)
    • Kwalhioqua–Tlatskanai
Ipar Athabaskar talde eta hizkuntza nagusien jatorrizko lurraldeak.

Oregongo atabaskarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoalderago, Ozeano Bareko kostaldeko hizkuntzak aparte samar geratzen dira, aniztasun linguistiko handiko eremuan; Kaliforniako eta Oregoneko kostaldean. Azpi sailkapen honekin Oregongo kasuan:

Kaliforniako atabaskarrak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Beste sailkapen hau Kaliforniako talde eta hizkuntzetzat:

Mattole eta Wailaki hiztunei Hego Atabaskar deitu izan zaien arren, izendapen hori basamortu inguruetako Navajo eta apatxeei gehiagotan aplikatu izan zaie.

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hegoalderago oraindik, Estatu Batuetako hego-mendebaldeko eremu beroetan (are basamortuetan) kokatu ziren herri batzuen hizkuntzak daude, zeinetan ezagunenak Apatxe eta Navajo herriak eta beren hizkuntzak diren, Hego Atabaskarrak ere izendatuak.

Hegoaldeko atabaskarrak: Navajo eta Apatxe herrien jatorrizko lurrak.

Hegoaldeko herri eta hizkuntza hauen presentzia inguru honetan nahiko berria da historikoki. 900etik 1200 bitartean, Kanadako hegoaldetik Mexiko Berrira joan ziren apatxe taldeetan dute jatorria Navajoek eta Apatxeek. Pixkanaka-pixkanaka apatxeengandik bereizi ziren Navajoak, hizkuntza eta kulturaz, eta Navajo herriek XVII. mendeaz geroztik, pueblo indiar herriaren eragina izan zuten, nekazari bilakatu ziren eta bizimodu ibiltaria utzi zuten.

Na-Dene hizkuntzen ezaugarri tipologiko nabarmena da aditz konplexuak dituztela, nagusiki aurrizkiz aberastuak.[5] Beste hizkuntza amerindiarretik bereizten ditu honek. Taulakoa da aditz batek hurrenkeran izan ditzakeen osagarrien forma:

Objektu-komunztadura forma edo anatomiaren aurrizkia aditzaren denbora, modua, aspektua
  1. eta 2. pertsonarekin komunztadura
perfektibo / estatiboa aurrizki sailkatzaileak aditz erroa aditzaren denbora, modua, aspektua

Era berean, SOV esaldi-ordena nagusi da hizkuntza hauetan, eta postposizionalak dira, euskara bezalatsu kasu honetan.

Konparaketa lexikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zenbakien izenak dira alor bat non Na-Dene hizkuntzen konparaketa lexikoak, hizkuntza familiaren batasunaren ebidentzia ematen duen.[6]

Zenbakia Atabaskera Eyakera Tlingitera PROTO-
NA-DENÉ
Witsuwitʼen

(Ipar At.)

Dakelh

(Ipar At.)

Tsilhqot’in

(Ipar At.)

Hupa

(Pazifikoko At., Kalifornia)

Mattole

(Pazifikoko At., Kalifornia)

Tolowa

(Pazifikoko At., Oregon)

Navajo

(Hego At.)

Apatxe Mescalero

(Hego At.)

Apatxe Jicarilla

(Hego At.)

'1' ɬq’əy iɬo ĩtɬah ɬaʔ láihaʔ ɬaː tʼɑ́aɑ łɑ́ʼí tašayay tahčli tɬ͡inhɢ-ih tɬʰéːxʼ *tɬәh
'2' nek nɑñkhê nanki nahxi nakxéʔ naːxe nɑːki nahki nahki la’d-ih téːχ *dәːx
'3' taq’əy tɑki tai taːqʼi daːk’é tʰaːxe tɑ́ːʼ kayai kiyi t’uhtɬ͡ga’ nʌ́sʼk
'4' dinc’e teñgê tei diŋkʲʼi dint’syéʔ tʌnʧiʔ dɪ̨́ːʼ inyeh tini qAlahqa’ga’ taːxʼúːn *tɨnx-
'5' kʷəleʔ iskunlai/

kwollai

skwnlai ʧʷolaʔ kjikxóːɬaʔ ʂʷeːlaʔ ɑšdlɑʼ aštlai atsčli ʧ’aːn’-ih kʰeːʧɪ́n *
'6' ɟistan iɬkotage atɬtshante xostaːni gwostχáːn kʼʷestʰaːni hɑstɑ̜́ː hostkonnai koskon ʦi’iːn tɬʰeːtuːʃʊ́ *
'7' diqʼalt’e takálte uttshatalte xohkʲʼidi laʔsgwód ʂʧeːtʼe tsotsʼid hosteedai kossetpi la’diʦ’iːn tʌχʔʌtuːʃʊ́ *
'8' q’ədinc’e ɬketeñgê naketlakul kʲeːnim djiʔt’syéd laːniːʂʌtnaːtʰa tseːbíː hahpi tsapi q’adiʦ’iːn nʌsʼkʔʌtuːʃʊ́ *
'9' ɬq’əjc’e iɬo hulerh entɬah lakul miqʼostawi ɬaʔtwi nɑ́hɑ́stʼéí 'nghostai nusti guʦ’dæ: kuːʃʊ́q *kuʦ’-
'10' wənize lanezi/

hwonizye

minɬaŋ nisiyaʔn neːsan neːznɑ́ː gonaihannai koneznan dAɢa:q’ ʧɪnkaːt *


Urrutiko ahaidetzak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2008an proposatu zen na-dene hizkuntzek eta yeniseiar hizkuntzak elkartu daitezkeela, dené-yeniseiar familiaren barruan. 2014ko ikerketa batean aipatzen da bi hizkuntza talde horien sorlekua Beringia izan litekeela.

Euskararekin lotura proposatua

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bada beste teoria bat, gaur egungo hizkuntzalaritzak oinarririk gabetzat jotzen duena, Dene-kaukasoar hizkuntza. Super-familia linguistiko bat litzateke hartuko lituzkeenak: sino-tibetar hizkuntzak, ipar kaukasoar hizkuntzak, na-dene, yeniseiera, euskara (eta haren balizko ahaide desagertuak) eta buruxaski hizkuntza. Mintzaira hauek proto-hizkuntza batetik hasiko ziren bereizten duela 9.000 urte inguru. Teoriak dituen zailtasun eta koherentzia ezen inguruan mintzatu da Joseba Lakarra.[7]

Na-dene eta yeniseieraren arteko harremanak harrera ona izan badu ere, beste hizkuntzen arteko loturak oso zalantzazkoak dira.[8][9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Languages | Alaska Native Language Center» www.uaf.edu (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  2. (Ingelesez) McMAHON, April M. S.; McMAHON, Robert. (1995-11). «LINGUISTICS, GENETICS AND ARCHAEOLOGY: INTERNAL AND EXTERNAL EVIDENCE IN THE AMERIND CONTROVERSY*» Transactions of the Philological Society 93 (2): 125–225.  doi:10.1111/j.1467-968X.1995.tb00438.x. ISSN 0079-1636. (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  3. Na-Dene populations descend from the Paleo-Eskimo migration into America. Pavel Flegontov, N. Ezgi Altınışık, Piya Changmai, Edward J. Vajda, Johannes Krause, Stephan Schiffels. 2016.
  4. .
  5. (Ingelesez) Vajda, Edward. (2019-05-23). «Morphology in Dene-Yeniseian Languages» Oxford Research Encyclopedia of Linguistics  doi:10.1093/acrefore/9780199384655.013.631. ISBN 978-0-19-938465-5. (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  6. (Ingelesez) Blažek, Václav. (2020-12-01). «NA-DENE NUMERALS» Mother Tongue 22 (1): 111–132.  doi:10.1515/mot-2020-220109. ISSN 2766-6395. (Noiz kontsultatua: 2024-10-03).
  7. Lakarra Andrinua, Joseba. (1999). «Ná-De-Ná» Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria (Uztaro 31) ISSN 1130-5738. (Noiz kontsultatua: 2018-07-16).
  8. Bartholomew, Doris. (1999). «Review of American Indian Languages: The Historical Linguistics of Native America» Language 75 (3): 596–600.  doi:10.2307/417069. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).
  9. (Ingelesez) Trask, Robert Lawrence. (2000). The Dictionary of Historical and Comparative Linguistics. Psychology Press ISBN 9781579582180. (Noiz kontsultatua: 2018-07-15).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]