Nacho Guerreros
| Nacho Guerreros | |
|---|---|
(2012) | |
| Bizitza | |
| Jaiotzako izen-deiturak | Ignacio Guerreros Garcia |
| Jaiotza | Calahorra, 1970eko abenduaren 5a (55 urte) |
| Herrialdea | |
| Hezkuntza | |
| Hizkuntzak | gaztelania |
| Jarduerak | |
| Jarduerak | aktorea eta telebista-aktorea |
Ignacio Guerreros García (Calahorra, Errioxa, 1970eko abenduaren 5a), Nacho Guerreros bezala ezagunagoa, aktore espainiarra da. Telebistan egindako lan batzuengatik da ospetsua: Aquí no hay quien viva Antena 3ko telesailean aritu zen Jose Maríaren rola egiten, eta gaur egun La que se avecina Telecincoko telesailean aritzen da Coque pertsonaiari bizia ematen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nacho Guerreros Calahorran (Errioxan) jaio zen. Gasteizetik pasatu zenean antzerki talde bat sortu zuen. 1991ean antzerki ikasketak egin zituen Madrilen.
Aktorea izan baino lehen, zenbait lanak egin zituen: elbarrituak laguntzen, zerbitzari lanetan, etab. Gainera, bere bazkideekin dekorazio negozio bat martxan ipini zuen Madrileko Plaza Mayorretik hurbil.
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Telebistan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La que se avecina: 125 kapitulu. Telecinco. (2000 – gaur egun).
- Aquí no hay quien viva: 13 kapitulu. Antena 3. (2006).
Antzerkia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira berak egindako antzerkiak.
- - Bent (2005- 2006).
- - Jesús de Nazaret (2003).
- - El dragón de fuego (2003).
- - Don Gil de las calzas verdes (2000).
- - Café teatro (1998- 2001)
Film laburrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hauek dira berak egindako film laburrak.
- - Lala (2009).
- - Eric (2004).
- - Sin remite eta Memoria y muerte de una cortometrajista (2003).
- - Tiro de piedra (2002).
- - Haevn venganza (2001).
- - Una mañana (2000).
GKEekin laguntzaile
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nacho Circo sin animales[1] animalien defentsa elkarte baten ordezkaria da, beste pertsona ospetsu batzuekin batera.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) "Nacho Guerreros reivindica un circo sin animales".