Nagore Martinez

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nagore Martinez

Bizitza
JaiotzaZarautz, 1990 (33/34 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
Jarduerak
Jarduerakikertzailea eta unibertsitateko irakaslea
Enplegatzailea(k)Euskal Herriko Unibertsitatea

Inguma: nagore-martinez-merino

Nagore Martinez Merino (Zarautz, Gipuzkoa, 1990) jarduera fisikoaren eta kirolaren zientzietako ikertzailea da. Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako lizentzia, ikerketa masterra, eta doktoretza egin zituen Euskal Herriko Unibertsitatean. Egun, Bilboko Hezkuntza Fakultateko irakasle atxikia da, eta Gizartea, Kirola eta Ariketa Fisikoa Ikerkuntza Taldeko (GIKAFIT) kidea da.[1]

Emakume presoek egiten duten kirolari eta jarduera fisikoari buruz egin zuen tesia. Ikerketan, frogatu zuen kirola praktikatzen zutenek onurak nabaritzen zituztela: psikologikoak, sozialak eta fisikoak. Beste bi aldagai ere hauteman zituen, aurrera egiteko interesgarriak. Martinezen hitzetan: «Bat da eraldaketarako balio duela: kondena hobeto eramateko, drogak uzteko, kartzelatik ateratakoan helduleku bat izateko... Eta bestea, mikroerresistentziarako tresna gisa erabiltzen dutela. Badakitenez espetxe-zaintzak kirola egitea ondo baloratzen duela, onurak lortzeko erabiltzen dute».[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b Galarraga Aiestaran, Ana. «Nagore Martinez Merino, Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zientzietako ikertzailea: “Nire ustez, ikerketak eraldaketarako tresna izan beharko luke”» Elhuyar Zientzia eta Teknologia 2020-09-04.