Nakar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nakar irisatua Nautilus maskor baten barnean
Artikulu hau substantziari buruzkoa da; musika taldeari buruzkoa beste hau da: «Nakar (musika taldea)».

Nakarra, substantzia organiko-ez organiko bat da. Behin gogortua dagoenean, gogorra, zuri zilarkara, dizdiratsua eta islada irisatuekin. Substantzia honek, zenbait soinberen maskorraren barne geruza osatzen du. Honegatik, soinbera hauetatik batzuk, kopuru handian jariatzen dute euren maskor kaltetuak konpondu edo euren barnean objekturen batzuk estaltzeko, perla biltzaileek erabiltzen duten mekanismoa, soinbera batzuei, barnean, hauek nakarrez bilduko duten zeozer jartzeko, perla edo beste objektu baliotsuren batzuetan bihurtuz.

Nakarrik ederrena ematen duten maskorrak, haliotidak, nautilusak eta pintadinak dira, beste batzuen artean. Nakarra, marketeria, ebanisteria finean, bitxigintzan eta haizemaile, botoi, fitxak, etab... apaintzeko erabiltzen da.

Konposaketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nakarra, aragonitazko (kristalizaturiko kaltzio karbonatoa) geruza hexagonalez osatua dago, 10-20 μmko luzera eta 0,5 μmko sendoeradunak, jarraikako xafla paraleloetan egituratuak. Nakarraren estratifikazio hauek, konkiolinazko biopolimero elastikoez osatutako matriz organiko baten sekzioek trinkotu eta bananduak daude.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]