Perla

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Laguntza:Mineral infotaula irakurtzeko eraMineral infotaula irakurtzeko era
Perla
Perla
[[Fitxategi:Script error: The function "getValue" does not exist.|250px|Egitura kimikoa]]
Ezaugarri orokorrak
Kategoria Minerala
Formula CaCO3
Dana sailkapena Script error: The function "getValue" does not exist.
Nickel-Strunz sailkapena Script error: The function "getValue" does not exist.
Identifikazioa
Kolorea zuria, arrosa, zilarkara, krema, urrekara, berdea, urdin argia, beltza, horia, ostadarra
Sistema kristalinoa Script error: The function "getValue" does not exist.
Gogortasuna
Mohs eskalan
2,5 – 4,5
Marra Script error: The function "getValue" does not exist.

Perla nakarrezko ale gisakoa da, ostretan, batez ere Pinctada margaritifera espeziean, eta beste molusku batzuen maskorraren barnean eratzen dena. Bitxi gisa erabiltzen da.

Izena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perla hitza latinezko perna hitzetik dator, hanka esan nahi duena, txerri-hanka itxurako bibalbio batetik. Euskaraz txirlarri ere erabili izan da.

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Perlak soinberaren gorputzean sartzen den zabor ale batetik sortzen dira; partikula txiki bat (animali txikia, hondar pikorra, etab.) soinberaren oskol barnera sartzen denean eratzen da perla; muskuiluaren oskola eratzen duten zelulek pikorra nakarrezko edo kaltzio karbonatozko geruzez inguratzen dute, harengandik babesteko, eta perla eratuz joaten da geruzaz geruza. Perlak sailkatzeko pisua (kilateak), kolorea, egitura, distira eta forma hartzen dira kontuan; aintzat hartuenak ostrek ematen dituztenak dira, zuriak edo ia zuriak, biribilak edo madari formakoak. Gaur egun eskaria handia baita, perla artifizialak egiten dira, ostra baten epitelio zati bat beste bati txertatuz.

Perla ezagunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Perle Régente
  • Perla Peregina: hasieran Filipe II.a Espainiakoarena, eta geroago Richard Burton aktoreak Elizabeth Taylor-i oparitua
  • Alaren Perla: 1934an aurkitua Filipinetan. Munduko handiena da, 6,4 kg pisatzen baititu eta batez-besteko diametroa 24 cm da
  • Arco Valley Pearl: (78 x 41 x 35 mm, itxura barrokoa, Txinako Enperadoreak oparitu ei zion Marco Polori.
  • Reine des Perles: Frantziako Koroarena, 1792an desagertua
  • Hego Gurutzea: bederatzi perlen batura, 1974an Australian aurkitua

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Commons-logo.svg
Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak:
Perla