Nantai mendia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Nantai mendia
Mount nantai and lake chuzenji.jpg
Datu orokorrak
Garaiera 2.484 m
Geografia
Koordenatuak 36° 45′ 43″ N, 139° 29′ 38″ E / 36.761944444444°N,139.49388888889°E / 36.761944444444; 139.49388888889Koordenatuak: 36° 45′ 43″ N, 139° 29′ 38″ E / 36.761944444444°N,139.49388888889°E / 36.761944444444; 139.49388888889
Honen parte da Q11504900 Itzuli
Herrialdea Japonia
Lurraldea Tochigi
Babestutako-eremua Nikkō Parke Nazionala
Leku geografikoa Honshu
Mendizaletasuna
Lehen igoera 782
Ohiko bidea Futarasan santutegitik.
Geologia
Material nagusia Andesita

Nantai mendia (japonieraz: 男体山 Nantai-san?) edo Futarasan mendia (japonieraz: 二荒山 Futara-san?) Japoniako Honshu uhartearen erdialdeko sumendia da, 2.486 metroko altuera duena. Nikkō Parke Nazionalaren barnean dago Chūzenji aintziraren iparraldeko ertzean.

Aintzira 1.269 metrotara dago, beraz Nantai mendiak beste 1.200 metro inguruko desnibela dauka. Mendian sortzen diren errekek azpiko arroz soroak ur freskoz hornitzen dituzte.

Erupzioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nantai mendiak duela 20.000 urte erupzio handia izan zuen eta laba etorriek Daiya ibaia blokeatu zutenean Chūzenji aintzira eratu zen. Aintzirak gaur egun oraindik daukan hustubide nagusia 97 metrotako garaiera duen Kegon ur-jauzia da.

Azken erupzioa duela 7.000 urte gertatu bazen ere Japoniako Metereologia Agentziak sumendi aktibo izenda dezaten proposatu du.

Mendi sakratua[aldatu | aldatu iturburu kodea]

782an Shōdō Shōnin monjeak igo zuen lehen aldiz. Ordutik mendi sakratua izan da. Nantai-san izenak "mendi maskulinoa" esan nahi du eta barrenean dagoen Futarasan santutegian itxura falikodun harriak daude. Hori gutxi balitz, 1872 arte emakumeek debekatua zuten Nantai mendira joatea eta zaldi eta behientzat ere itxita egon zen.

Ekintzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uztailaren 31an ehundaka erromesek Nantai mendiaren gailurrera igotzen dute gauez bertatik egunsentia ikusteko. Diotenez eguradi garbia dagoen egunetan Ozeano Barea ere ikus daiteke, 100 km mendebaldera dagoena.

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Nantai mendia Aldatu lotura Wikidatan