Edukira joan

Napar Basoko Punta

Napar Basoko Punta
Datu orokorrak
Altitudea1.225 m
Motamendia
Geografia
Mapa
Koordenatuak42°56′56″N 2°22′42″W / 42.948812°N 2.3782247°W / 42.948812; -2.3782247
MendikateaUrkilla mendilerroa
Herrialdea Euskal Herria
Probintzia Araba
Mendizaletasuna
Ohiko bideaArantzazu/Narbaixa/Arriola
MendikatMendikat

Napar Basoko Punta Araban dagoen mendia da.

Arriolatik edo Narbaixatik, Beltranen baserritik eta Malabrasako zelaitik, Urkitzako lepoa izeneko lepo bikoitzera heldu daiteke. Lepo hontatik, berehala heldu daiteke mendiaren tontorrera. Zabalanegi lepora ere heldu daiteke, mendebaldeko magaletik leunki tontorrera heltzeko.

Gipuzkoatik, Arantzazu da mendi honetara heltzeko tokirik egokiena. Urkuluko labarraren bidea hartu behar da, Gazteluaitz eskuinetara utziz. Hainbat futbol zelairen ondotik igaroz, Iturri beltza eta Iturri gorria izeneko iturrietara heltzen da. Honen amaieran, pagadi batetik doan malda gogor bat igo behar da, Zurkuntzeko pasabidera heldu arte. Gailurrak jarraituz, lehenik Zurkuntz mendira heltzen da, eta, Zabalanegi leporanzko jeitsiera txiki baten ondoren, Napar Basoko Puntaren tontorrera hel daiteke. Iturri gorriatik, Urkitzako lepora ere hel daiteke, mendiaren tontorrera honen eskuinetik heltzeko

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]