Nargile

Wikipedia, Entziklopedia askea
Nargile
bong (en) Itzuli
Shisha-edit.png

Nargilea, hookah edo urezko pipa ere deitua, zapore ezberdineko tabakoa erretzeko erabiltzen den gailu bat da. Nargilea ekialdeko jatorrikoa da, baina XXI. mendearen lehen urteetatik Europa eta Amerikako herrialdeetan ezartzen joan da, eta nolabaiteko ospea lortu du adin askotako erabiltzaileen artean.

Nargilezko tabakoa, melaza (muassel) ere deitua, nargilean erretzeko tabako mota berezi bat da. Tabako horrek ez du zerikusirik zigarroekin, puruekin edo tabako txikituekin; izan ere, tabako-orri fin samarrek osatzen dute, askotan garbituta eta eztiarekin edo antzekoekin nahastuta, baita gehigarriek ere, zaporeren bat izan dezaten.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Cachimba Fuma Frutas, Tabaco, etc.(La Shisha, Narguila). .

Kanpo-estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.