Edukira joan

National Geographic (aldizkaria)

Wikipedia, Entziklopedia askea
National Geographic» orritik birbideratua)
National Geographic (aldizkaria)
Motaaldizkari zientifiko eta aldizkari
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia1888
Hizkuntzaingeles, italiera eta Indonesiera
Argitaratze lekuaWashington
ArgitaletxeaNational Geographic Society
Gai nagusiageografia, fotokazetaritza, geografia sozial eta Historia natural
Banaketa
Ekoizpen osoa4.336.711 (2011)
Maiztasuna1 hilabete
Identifikadoreak
ISSN0027-9358, 1044-6613, 1931-1524 eta 1939-9235

nationalgeographic.com… eta nationalgeographic.grid.id
Facebook: NGM Twitter: NatGeoMag Instagram: natgeo Edit the value on Wikidata

National Geographic (lehenago The National Geographic Magazine, batzuetan NAT GEO gisa laburtuta[1]) Ameriketako Estatu Batuetako aldizkari bat da, National Geographic Partners enpresak argitaratua[2]. 2015era arte, aldizkariaren jabetza eta kudeaketa National Geographic Societyrena zen osorik. Aldizkaria 1888an sortu zen aldizkari akademiko gisa, sozietatea sortu eta bederatzi hilabetera, baina, gaur egun, kultura orokorreko aldizkaria da. 1905ean hasi zen argazkiak sartzen, eta oso ezaguna egin zen estilo horretan. Koloretako lehen argazkiak 1910eko hamarkadan agertu ziren. Gerra Hotzaren garaian, aldizkariak Altzairuzko Oihaletik haratago dauden herrialdeetako geografia fisiko eta giza geografiaren ikuspegi orekatua aurkezteko konpromisoa hartu zuen. Gerora, aldizkariak ingurumenari buruzko kontuak plazaratu zituen.

Erreportajeetako gaiak geografia, historia, natura, zientzia eta munduko kultura izan ohi dira. Itxura bereizgarriagatik da ezaguna aldizkaria: formatu distiratsu lodia, ertz laukizuzen hori distiratsuarekin. Harpidetzek National Geographic Mapsen gehigarri kartografikoak dituzte, eta eskuragarri dago ohiko edizio inprimatuan eta lineako edizio interaktiboan.

National Geographic Magazine aldizkariaren lehen zenbakia 1888ko irailaren 22an argitaratu zen, izen bereko erakundea sortu eta bederatzi hilabete beranduago. Hasiera batean aldizkari akademikoa izan zen, 165 bazkideei bidaltzen zitzaiena.[3] Lehen argitalpenean aldizkariaren lehen zuzendariak, Gardiner Greene Hubbardek, idatzi zuen;

Geografia Elkarte Nazionala "ezagumen geografikoa hedatzeko eta zabaltzeko" antolatu da, eta aldizkari baten argitalpena helburu hauek betetzeko era bat izan da.[4]

Hurrengo urteetan zehar aldizkarian argazkiak gehitzen joan ziren. Lehen aldiz 1889an (hirugarren argitaldian), Ipar Amerikako mapa bat erakutsiz; eta 1890ean, paisai baten lehen argazkiarekin.[5] 1897an, Hubbarden heriotzaren ostean, beste sortzaileetako batek, Alexander Graham Bellek, jaso zuen erakundearen zuzendaritza.

National Geographic Magazine aldizkariaren lehen zenbakia. ca. 1888ko iraila.

Zientzialariak erakunderai buelta eman zion; garaian, bazkide kantitatea mugatua zen eta erakundeak galera ekonomikoak zituen. Baina, 1899 eta 1910 artean bazkide kopurua 1.400etik 74.000ra handitzea lortu zuen, hurrengo hamarkadan zehar 713.000 bzkide edukitzera helduz. Gainera bere familiaren erakunde-zuzendaritza dinastia abiatu zuen; lehenik bere suhia izango zena, Gilbert Hovey Grosvenor, arduraldi osoko editore bezala kontratatuz (1954 arte), eta beranduago erkaundearen zuzendari bezala (ca. 1920). Ostera, dinastia honek haren seme eta bilobekin jarraitu zuen; bai editore, bai zuzendari postuak betez.[3]

Erakundean XX. mende hasieran emandako bazkidetzaren emendio harrigarria Grosvenorrek bideraturiko aldaketa editorialei egozten zaio; besteak beste, lehen pertsonako narratiba eta prosa sinplea ezarriz, Darwin edo Dana Jr.-en bidaztien antzera.[3]

Beste hizkuntza batzuetan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko aldizkaria ingelesez argitaratzen badute ere, gaur egun ia beste 40 hizkuntzatan ere kaleratzen dute, besteak beste gaztelaniaz (1997tik) eta frantsesez (1999tik).

Edizio aktiboak
Hizkuntzak Herrialdeak Web orriak Erredaktore nagusia Lehen zenbakia
Ingelesa Amerikako Estatu Batuak ngm.com Nathan Lump[6] 1888ko urria
Ingelesa Erresuma Batua ngm.com 2018ko urtarrila
Arabiera ngalarabiya.com Hussain AlMoosawi 2010ko urria
Bulgariera Bulgaria nationalgeographic.bg Krassimir Drumev 2005ko azaroa
Txinera Txina kontinentala nationalgeographic.com.cn Tianrang Mai 2007ko uztaila
Txinera Taiwan ngtaiwan.com Yungshih Lee 2001ko urtarrila
Txekiera national-geographic.cz Tomáš Tureček 2002ko urria
Nederlandera nationalgeographic.nl Robbert Vermue 2000ko urria
Frantsesa nationalgeographic.fr Catherine Ritchie 1999ko urria
Georgiera Georgia nationalgeographic.ge Natia Khuluzauri 2012ko urria
Alemana nationalgeographic.de Werner Siefer 1999ko urria
Hungariera Hungaria ng.hu Tamás Vitray 2003ko martxoa
Hebreera Israel nationalgeographic.co.il Idit Elnatan 1998ko ekaina
Indonesiera Indonesia nationalgeographic.grid.id Didi Kaspi Kasim 2005ko apirila
Italiera Italia nationalgeographic.it Marco Cattaneo 1998ko otsaila
Japoniera Japonia nationalgeographic.jp Shigeo Otsuka 1995ko apirila
Kazakhera Kazakhstan nationalgeographic.kz Yerkin Zhakipov 2016ko otsaila
Koreera Hego Korea nationalgeographic.co.kr Junemo Kim 2000ko urtarrila
Lituaniera Lituania nationalgeographic.lt Frederikas Jansonas 2009ko urria
Poloniera Polonia nationalgeographic.pl Agnieszka Franus 1999ko urria
Portugesa Portugal nationalgeographic.pt Gonçalo Pereira 2001ko apirila
Esloveniera Eslovenia nationalgeographic.si Marija Javornik 2006ko apirila
Gaztelania Latinoamerika nationalgeographicla.com Alicia Guzmán 1997ko azaroa
Gaztelania Mexiko ngenespanol.com Alicia Guzmán 2018ko maiatza
Gaztelania Espainia nationalgeographic.com.es Gonçalo Pereira 1997ko urria
Thailandiera Thailandia ngthai.com Kowit Phadungruangkij 2001ko abuztua
Etendako hizkuntzen edizioak
Hizkuntza Herrialdea Web orria Lehen zenbakia Azken zenbakia Zenbaki

kopurua

Mongoliera Mongolia nationalgeographic.mn 2012ko urria 2014ko ekaina 21
Greziera Grezia nationalgeographic.gr 1998ko urria 2014ko abendua 194
Ukraniera Ukraina 2013ko apirila 2015ko urtarrila 57
Azerbaijanera Azerbaijan nationalgeographic.az 2014ko iraila 2015ko abendua 16
Letoniera Letonia nationalgeographic.lv 2012ko urria 2016ko martxoa 42
Persiera Iran ngmfarsi.com
  • 2012ko azaroa
  • 2017ko iraila
  • 2018ko otsaila
  • 2017ko ekaina
  • 2017ko abendua
  • 2018ko iraila
69
Portugesa Brasil nationalgeographicbrasil.com 2000ko maiatza 2019ko azaroa 235
Daniera Danimarka natgeo.dk 2000ko iraila 2020ko abendua 267
Norvegiera Norvegia natgeo.no 2000ko iraila 2020ko abendua 267
Suediera Suedia natgeo.se 2000ko iraila 2020ko abendua 267
Finlandiera Finlandia natgeo.fi 2001ko urtarrila 2020ko abendua 263
Errumaniera Errumania natgeo.ro 2003ko maiatza 2021ko abendua 224
Estoniera Estonia nationalgeographic.ee 2011ko urria 2021ko abendua 123
Ingelesa India 2013ko abuztua 2021ko abendua 105
Errusiera Errusia nat-geo.ru 2003ko urria 2022ko apirila 259
Turkiera Turkia nationalgeographic.com.tr 2001ko maiatza 2022ko ekaina 254
Kroaziera Kroazia nationalgeographic.com.hr 2003ko azaroa 2023ko urtarrila 230
Serbiera Serbia nationalgeographic.rs/ 2006ko azaroa 2023ko abendua 206

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Brandfolder. «Brandfolder: National Geographic Interview» Brandfolder (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
  2. (Ingelesez) «National Geographic Magazine | Exploration, Photography, Conservation | Britannica» www.britannica.com 2024-09-26 (Noiz kontsultatua: 2024-10-05).
  3. a b c (Ingelesez) amyatwired. «Jan. 27, 1888: National Geographic Society Gets Going» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).
  4. (Ingelesez) .
  5. (Ingelesez) Dukehart, Coburn. (October 1, 2013). The Picture Show Photo Stories From NPR: 'National Geographic' Celebrates 125 Years Of Photography. npr.
  6. «National Geographic Masthead» web.archive.org 2022-08-09 (Noiz kontsultatua: 2024-12-01).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]