Natura hil

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search

Natura hila margolan mota bat da, elikagaiak, animalia hilak, loreak eta zenbait eguneroko gauza mahai baten gainean irudikatzen dituena. Natura hilek askatasun gehiago ematen diete artistei elementuak konposizio baten baitan antolatzeko orduan, paisaiekin edo erretratuekin alderatuta.

Greko-erromatar munduan eta Erdi Aroan bazegoen natura hilen errepresentaziorik, baina XVI. mendearen amaieran sortu zen genero bereizi gisa, eta ordutik artelanen esparru garrantzitsua izan da. Herbehereetan hasi zen indarra hartzen, XVI. mendearen bukaeran eta XVII. mendearen hasieran. Hasierako natura hilek sarritan sinbolo erlijioso eta alegorikoz hornituta zeuden. Natura hil modernoagoak, berriz, bi dimentsioen muga hausten saiatzen dira eta bitarteko anitz erabiltzeko joera dute: argazkiak, ordenagailu bidezko grafikoak, bideo eta soinua, etab.

Natura hiletan animalien gorpuak ere margotzen dira. Bizirik dauden animaliak margotzen direnean, lanak ez dira natura hiltzat hartzen.

Oro har, natura hilek garrantzi gehiago ematen diete estetikari, errealitatea bere horretan margotzeari baino.


Zirriborro Artikulu hau zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Natura hil Aldatu lotura Wikidatan