Naxos (uhartea)
Itxura
| Naxos | |
|---|---|
Apolori eskainitako tenplu baten aztarnak (Choran) uhartearen ikur nagusia dira. | |
| Bertako izena | Νάξος |
| Geografia | |
| Kokapena | Egeo itsasoa |
| Uhartedia | Zikladak |
| Azalera | 428 km² |
| Punturik garaiena | Zas edo Zeus mendia (1004 m.) |
| Politika | |
| Herrialdea | |
| Gizartea | |
| Biztanleria | 14.000 bizt. |
| Dentsitatea | 34,5 |
| Info gehiago | http://www.naxos-greece.net/ |


Naxos, grezieraz Νάξος, Greziako uhartea da, Egeo itsasoan dagoena, Ziklade uhartedian. 428 km² eta 14.000 biztanlerekin, uhartediko irla handiena da. Hiri handiena Naxos hiria edo Chora da (2.900 biztanle).
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Naxos K.a. 2000. urtean gizakiek okupatuta zegoen. Joniarrek kolonizatu zuten eta laster garrantzi ekonomiko handia izan zuen. Garai loriotsuenak K.a. VII. eta VI. mendeetan izan zituen; urte horietan Zikladeak haren menpe egon ziren.
Uhartean jaiotako pertsonalitateak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Iakovos Kambanelis idazlea.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez): Naxos inguruko informazioa.
- (Gaztelaniaz). Informazio turistikoa.