Nazio Produktu Gordin

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu

Herrialde bateko Nazio Produktu Gordina (NPG) ondasun eta zerbitzu amaituen multzo bat da. Zehazki, produkzio faktoreen bitartez produzitutakoak eta merkatuan salduak denboraldi zehatz batean. Alde batera uzten dira herrialdean lan egiten duten atzerritarrak eta aintzat hartzen dira herritar nazionalak atzerrian lan egiten ari diren bitartean.

BPG eta NPG-ren arteko desberdintasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Barne Produktu Gordina eta Nazio Produktu Gordinaren arteko desberdintasuna biek egiten duten produkzioaren neurketan datza: Barne Produktu Gordinak herrialde bateko produkzio osoa kuantifikatzen du, faktore produktiboaren jatorriari erreparatu gabe. Nazio Produktu Gordinak aldiz, herrialdean jatorria duten produkzio-faktoreek lortutako produktu edo zerbitzuak bakarrik neurtzen ditu.

Atzerrian lehiatzen ari den kirolari baten irabaziak bere herrialdeko Nazio Produktu Gordinaren barne egongo dira. Baina Barne Produktu Gordinari dagokionez, lehiatzen ari den herrialdearen Barne Produktu Gordinaren baitan egongo dira, lehen adierazi bezala, ez baita faktore produktiboaren jatorria aintzat hartzen neurketan.


Ekonomia Artikulu hau ekonomiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.